
Aurten, Urola Garaiko Industrialdeasortu zutela hogeita bost urte betetzen dira. Bihar urtemugarenospakizuna egingo dute Zelai Arizti kultur etxean, 12:30ean. BernabeUnda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburua etaMarkel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izango dira bertan. MikelSerranok Urola Garaiko Industrialdearen kontseiluko lehendakari gisahartuko du parte.
Ekitaldian oroigarriak banatukodizkiete Industrialdearen sorreratik bertan lan egiten dutenbederatzi enpresetako ordezkariei. Eskualdeko bi enpresa gizoneiorain artean egindako lana eskertuko diete “proiektu eta enpresenatzean pertsonak daude eta egiten duten lana publikoki aitortzeabeharrezkoa dela uste dugu” esan du Javier Blazquez Urola GaraikoIndustrialdeako kudeatzaileak. Industrialdearen 25 urteko historiakontatzen duen argazki erakusketa jarriko dute bihar, bide batez,Zelai Arizti kultur etxeko harreran.
Argazkia: Zumarragako industrialdea (utzita)