Zumarragako eta Urretxuko merkatari etaostalarien Bi-Tartean elkarteak abian du jada Eguberri hauetarakokanpaina. Elkartetik diotenez, kanpaina hau “jendeak kanpora ateragabe herrian bertan erosketak egin ditzan” jartzen dute martxan.Bide batez baita, bertako merkataritza eta ostalaritza bultzatzekoere.
Pasa den astean jarri zuten, zakuan”desioak” jasoko dituen Olentzeroren irudia Kalebarren-Areizagaplazan. Hilaren 23ra arte, plazan jarritako Olentzeroren zakuanBi-Tarteaneko dendetan egindako erosketen txartelak sartu beharkodira ”desioak bailiran” eta parte hartzen duten guztien arteanerosketak egiteko hamar txartel zozketatuko dituzte, ehun eurokoabakoitza. Zozketa hilaren 23an egingo da, 20:00etan, plazan bertan.
Orotara laurogeita sei dira Bi-Tarteanosatzen duten dendak eta komertzioak. Elkartearekin batera lan egitendu Uggasa garapen agentziako merkataritzako kabineteak. Gabonetakokanpainaren irudia izango da Olentzero.
Argazkia: Olentzero Areizaga-Kalebarren plazan
