Orain urte bete eskas eman zuenjakitera Urretxuko Udalak, Gernikako Arbola plazako luzapenaestaltzeko bere asmoa. Ideia lehiaketa deitu zuen horretarako eta300.000 euroko aurrekontua aurreikusi zuen lanak aurrera eramateko.Proiektu onena aukeratzeko helburuarekin ideia lehiaketa deitu zen eta martxoan jakitera eman zenez Antero-Fernandez arkitekto estudioakaurkeztutako GEA proposamena izan zen irabazle. Ondoren, udaletxeanbertan jarri ziren erakusgai ideia lehiaketara aurkeztutako languztiak.
Dena den, Gernikako Arbola plazakobizilagunek ez zuten begi onez ikusi udaletxeak proposatutakoa.Horregatik Udalarekin negoziatzeko plataforma bat sortu zutenmaiatzean. Antonio Rodriguez Sandin, plataformako kideak esan duenez,ordutik makina bat bilera egin dituzte gaiaz eztabaidatzeko. IñakiZabala Urretxuko alkatea, Hirigintzako informazio batzordea etaudalbatza osatzen duten alderdi politikoak eta atxiki gabekozinegotziak hartu dute parte bilera hauekin, kaltetutakobizilagunekin batera. Rodriguez Sandinek jakinarazitakoaren arabera,abenduaren 1ean deitu zituen azkenekoz Iñaki Zabala alkateak.Orduan eman zitzaien jakitera proiektua bertan behera geratzen zela.
Gernikako Arbola plazako bizilagunekeskerrak eman nahi izan dizkiote bai Iñaki Zabala alkateari,baita udalbatza osatzen duten alderdi eta norbanako bakoitzari ere,gaia lantzeko erakutsi duten jarreragatik. Jakitera eman dutenez, etaUdalaren azkeneko erabakia ezagututa plataforma indargabe gelditu da.
Argazkia: Antero-Fernandez arkitekto estudioak proposatutako proiektua (utzita)
