Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Abendua, txerria hiltzeko garaia Urretxuko Dornaldegi baserrian (162. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/12/22
Otamotz
Garai batean inguruko baserri guztietan egiten zuten txerri-hilketa. Egun garrantzitsua zen, txerriak negua igarotzeko behar zuten janaria ematen baitzien. Dagoeneko baserri askotan ez dute txerririk, baina Urretxuko Dornaldegin garai bateko ohiturari eusten diote. Abenduko lehen asteburuan senitarteko guztiak elkartu ziren eta hiru hil zituzten.   Dornaldegi baserrian tradizioa ez dela galduko dirudi, gazteak bizirik mantentzeko prest baitaude. Andoni Elgarrestak 27 urte bakarrik ditu, baina urte asko daramatza dagoeneko txerri-hilketan eta honen inguruan antolatzen den festan parte hartzen. Gaztelerazko esaera zaharra animalia hau San Martinetan hiltzen dela ematen du aditzera, baina inguru honetan abenduan hiltzen da. “Gure etxean abendua hasieran izaten da. Izan ere, hotz egitea beharrezkoa da: animalia arratsaldean hiltzen da eta ondoren gau guztia hozten uzten da. Zenbat eta hotz handiagoa, izoztu gabe, hobe”.   Gogor lan egitea tokatzen da, baina festa garaia ere bada. “Hilketaren ondoren janaria dagoenez, badago zer ospatu. Gaur egun ez dugu elikagai eskasia, baina garai batean gauzak oso bestelakoak ziren. Gainera, ez zegoen egungo kontserbazio sistimarik. Jakiak gatzetan gordetzen ziren eta aste gutxiren barruan jan behar ziren. Hala, beti garaian garaikoa jaten zuten”.   Txerri-hilketan familia guztiak parte hartzen du, baita dagoeneko kalean bizi direnek ere. Ondoren, jeneroa denen artean banatzen dute. “Garai bateko moduan hiltzen dugu txerria. Gutxienez sei lagun behar dira horretarako: lauk hankak eusten dizkiote, beste batek labana sartzen dio eta seigarrenak odola jasotzen du. Bitartean, emakumeek odolkiak egiteko berdura txikitzen due. Ondoren txerria erre egiten da gogortzeko eta hala azala kendu ahal izateko. Urarekin garbitu ondoren, tripak ateratzen zaizkio eta hurrengo egunera arte zintzilikatu egiten da. Goizean zatitu egiten dugu, txorizoen masa prestatu, odolkiak egin…”.   Andoni Elgarrestak primeran ezagutzen du prozesua, umetatik parte hartzen baitu. “Oso txikia nintzela helduek nola lan egiten zuten ikusten nuen eta, egia esan, ohitura polita iruditzen zait. Lehen aitari aiztoa pasatzeaz edo garoa eramateaz arduratzen nintzen, baina orain animalia eusten duenetako bat naiz. Txerrikumeak udan ekartzen ditugu eta abenduan hiltzen ditugu. Beraz, ez dute 100 kilo baino gehiago hartzen. Zenbait eta txikiagoa izan orduan eta errazagoa da eusten, noski. Lasai egotea ere oso garrantzitsua da, bestela animalia urduri jartzen baita”.   Elgarrestak txerria hiltzea ez dela atsegina onartzen du. “Garraisi handiak egiten ditu eta mundu guztia ez da hori jasateko gai”. Eurek ere ez dute gozatzen. Baserrian egin beharreko lanetako bat da, besterik gabe. Festa ondoren hasten da. “Egun horretan guztiok elkartzen gara eta, lana bukatu ondoren, elkarrekin afaltzen dugu. Baserrian lo egiten dugu eta hurrengo egunean, gosaldu, lana bukatu eta elkarrekin bazkaltzen dugu”.   Urretxuko gazteak Dornaldegin txerria betiko moduan hiltzen jarraituko dutela dio, gutxienez legeak uzten dien bitartean. Izan ere, haragia norberak jaten duen bitartean, betiko moduan hiltzea legezkoa da. Hilketaren ondoren Elgarrestatarrek lagin bat eramaten diote albaitariari animaliak gaixotasunik ez zuela ziurtatzeko. “Trikinosi proban positibo ematen badu, ez da jatea komeni. Dena den, sekula ez zaigu halakorik gertatu”, amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT