Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Halako batean (162. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/12/22
Otamotz
Emaztea tematu egiten zen. Urteak joan eta urteak etorri, beti erretolika berdina: abuzturako apiril inguruan hasten zen eztabaida etxean. “Aurten baietz” batak, “ikusiko dugu” besteak, batek “beste urtebete niri kapritxo hori eman gabe”; besteak “ematen dizkizudan gutizia guztiak ahaztu behar al dituzu?”. Pare bat egun bekozkoa belztuta. Ondoren bakea, eta emaztea tematu arren, ez zuten inoiz hegazkinik hartzen.   Ezin jakin oinarrian beldurra zegoen, baina gizonak aitzakia sorta polita zuen ezezkoaren alde: hainbat filmek, bere asmoari komeni zitzaizkionek, arrazoia ematen zioten; bertigoari ere egiten zion dei; filmeetatik at azken urteetan izan zituen albistegietan ere hegazkinik ez hartzeko argudioak… Halakorik, ordea, ez zuen ez imajinatu ez espero.   Halako batean, batak baietza ahoskatzean eta besteak baietza entzutean, aldatu ziren jarrerak. Ez zien axola izan apirila ez izatea eta ez zuten abuztura arte itxaron. Hasi ziren bai gizona eta batez ere emakumea hartu beharreko erabaki denak hartzen, lotu beharreko paperak lotzen, irakurri beharreko bidaia-gidak irakurtzen, egin beharreko maletak atontzen… Oporretara joateko beharra eta beharra egiten. Horretan ari zirela ere, eztabaidak sortu sortzen ziren, baina beste era batekoak ziren, berriak, trapu zaharrak aireratzekoak ez behintzat.   Datak jartzen direnean, egunak joan eta egunak etorri, iritsi egiten dira. Neguaren ateetan hartu zuten aireportura eramango zituen autobusa. Emaztea beldur zen. Senarrak hegazkinez bidaiatzeari baietz esan zionetik, erabiltzen zituen aitzakiak ahaztuta zituela ematen zuen. Emazteak gogoratuko ote zituen beldurra zuen. Horregatik, nahiz eta senitartekoek eta lagunek euren buruak eskaini bikotea aireportura eramateko, nahiago izan zuen autobusa hartzea, gizonak etxerako buelta aurreratzeko tentazio txikienik ere izan ez zezan.   Halako batean, urduritasuna senar-emazteekin esnatu da. Iritsi da eguna. Autobusean ibiltzea zer den badakite: eskolaume zirela egin zuten ibilaldiren bat; bizikletatik motorrera edota senargaiaren autora salto egin aurretik, hartu zuten urbanoren bat edo beste; helduagotan egin dute bodegaren batera-edo ibilaldia autobusez. Ez, ez da autobusa aztoratzen dituena. “Gure bizitzako lehenengo hegazkina!”. “Elkarrekin estreinatzen berriz!”.   Fakturatu, egunkaria erosi, komunetik buelta, poliziaren kontroletik pasa, duty-freean sartzean zer sentitzen den deskubritu, kuxkuxean ibili, pantailetan ontziratze-ateak begiratu… Zenbat lan oporretara joateko!   Emakumeak guztiaren ardura berak hartzen duela sentitu behar izan du. Gizonak utzi egin dio, ez du ez ezetzik esan ez eragozpenik jarri. Aspaldiko partez hegazkina hartzeari baietz esan zion hartan, hark ekarriko zuen soka osoari baietza eman izan balio bezala. Beraz, jadanik aireportuan gustura daude biak: zoroen pare batera eta bestera dabil bata, inguratzen duenak liluratuta, behiak trenari bezala begira-begira dago bestea.   Dena da zuria eta grisa, bi koloreen artean hainbeste ñabardura egon zitekeenik ere! Era guztietako maletak dabiltza batetik bestera. Aldeak daude koloreetan, tamainan, adinean, heldulekuetan, gurpiletan, kopuruan, gogortasunean, letretan, urratuetan… Mila aukera. Ezkondu zirenean oparitu zizkieten maleta dotoreak bi baino ez dira miloi batean. Halaber, senar-emazteak ere parea baino ez dira ehun bat pertsonaren artean.   Halako batean, liluratuta geldi-geldi zegoenak sumatu du geroz eta jende gehiago dagoela aireportuan, geroz eta azkarrago dabiltzala batetik bestera, geroz eta ozenago hitz egiten dutela eta hots handiagoa ateratzen dutela, geroz eta kopeta ilunagoak dituztela.   Halako batean, batetik bestera tramite guztiak egiten ziharduen emakumea hurbildu da gizonarengana: zuriari eta grisari beltza gailendu zaie. Eman dizkio hegazkinik hartu ezin izateko arrazoiak, serio. Gizonak imajinatu du emaztea azalpenari trapu-zaharrak gehitzen: “Gaur ez da hegazkinik aterako. Esaten nuela nik… zuk hegazkina hartzeari baietza horren erraz eman? Nolako lana hartu duzun zurearekin ateratzeko: kontroladoreak grebara eraman!”. Eta senarrak barre egin du. Algaraka hasi da. Negarrik ez egitearren.  

Amaia Artolazabal

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT