
Zumarragak hemeretzi plaza bete zitueneta Urretxuk hamazazpi. Egunak eman zuen albisterik nabarmenena, halaere, bi taldeen desegitea izan zen. Entrenamenduak utzi eta probakegiteari utziko diote. Inor ez zen erabakia behin betikoa delaesatera ausartu, baina “momentuz” Urretxuko eta Zumarragakoprobalariek entrenamenduak etengo dituzte. Emakumezkoen taldeakjarraitu egingo du.
Erabaki hau hartzerakoan bi izan diraarrazoi nagusiak Jose Fernandez Txarroren arabera “probalariekdenbora gehiegirik ez dute, zaila da entrenamenduetarako elkartzea,lana dute, familia dute. Musutruk egiten dute lan eta horrek ereeragozpenak sortu izan dizkigu”. Urretxuko botilero Asier Prietokberretsi egin zuen Fernandezek esandakoa “astirik ez dute eta kirolhonek esfortzu handia eskatzen du”.
1.700 kiloko harria tiratu zuten atzoprobalariek Zumarragako Euskadi plazan. Horretarako 200 kilokoegitura batera lotu ziren. Plazan ikusmira sortu zuen lehiak etaikusleek azkenera arte animatu zituzten kirolariak. Plaza ez zegoenerraz. Harria heldu egiten zen, zorua lehor zegoen, hotz, eta harriatiratzea zaila zela esan zuten probalariek eta botileroek.