
Euskal preso politikoek “jasatenduten eskubide urraketa” salatzeko helburuarekin, herriko hainbattalde eta norbanakok hainbat ekintza antolatu dituzte datozenegunetarako. Ezker abertzalea, EA, Etxerat, Gazte Asanblada, LAB etaELA sindikatuak eta KK´inzona irratiaren babesarekin besteakbeste, presoak gogoan hainbat ekintza izango dira gaur eta abenduaren31n Zumarragan eta Urretxun.
Espainiar eta frantziar estatuekindarrean mantentzen duten espetxe politika salatzearekin batera,“krudelkeria oinarri duen eta sufrimendua besterik ez dakarren”praktika honekin amaitzea eskatu dute ekimenak antolatu dituztentalde, eragile eta norbanakoek. Horregatik “sakabanaketarekinamaitzea, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzea, bizi guztikokartzela zigorra bertan behera uztea eta espetxe barruan ematen direnhainbat eskubide urraketekin amaitzea” eskatuko dute.
Gaur arratsaldeko 19:30eanelkarretaratzea izango da Kalebarren-Areizaga plazan. Olentzerorekinbatera “Hator-hator” kantatuko da festa giroan. Elkarretaratzeadatorren abenduaren 31n errepikatuko da. Ordu eta leku bereanelkartzea da asmoa. Musikariak eta bertsolariak izango dira.Alaitasunez egin nahi da ekimena, guztion artean, urte berriarekinbatera euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzea lortzeko.Azkenik, datorren urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestazionazionalera joateko deia ere luzatu dute antolatzaileek. Autobusajarriko da Urretxu-Zumarragatik. Izena ematzeko zerrendakAlkartetxean, Aldirin eta gaztetxean egongo dira. Autobusa 15:30eanaterako da Areizaga-Kalebarren plazatik.
Argazkia: presoen aldekoelkarretaratzea Areizaga-Kalebarren plazan (artxiboko argazkia).