
Zumarragako eta Urretxuko haur etagazteek hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango GazteAstearen barruan. Gaur hasi eta urtarrilaren 4ra bitarteantxapelketak, tailerrak eta mota ezberdinetako ikastaroak antolatudituzte bi herrietako udaletxeek eta Bi-Tartean merkatarien elkarteakelkarlanean. Ekimenak doakoak dira eta bi multzo handitan banatudituzte, adinaren arabera.
Hamaika urtera arteko haur eta gazteekadibidez, Euskadi plazan jarriko duten jolas parkean parte hartzekoaukera izango dute. Jolas parkea abenduaren 27an, 28an, 29an eta30ean egongo da irekita 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era.Abenduaren 30ean, ”Xurdinen kontzertua” izango da 17:00etan. Xurdineta bere lagunen eskutik, haurrek dantza eta musika ikuskizun apartazgozatzeko aukera izango dute. Amaitzeko, urtarrilaren 3an eta 4anpatinaje zirkuitua izango da. Euskadi plazan egongo da 11:00etatikm13:30era eta 16:00etatik 18:30era.
Hamabi eta hamazazpi urte artekogazteek berriz, txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izangodute. Gaur hasi eta abenduaren 30era arte eskubaloi, areto futbol etasaskibaloi txapelketak egingo dira Aldiri kiroldegian goizekoordutegian. Egun berdinetan frontenis txapelketa izango da Ederrenapilotalekuan.
Gaur arratsaldean, play back txapelketaizango da Areizaga-Kalebarren plazan 17:00etan. 18:00etan txokolatadaizango da gerturatzen den guztiarentzat eta musika mota ezberdinenerakustaldia ere antolatuta dago. Bihar, 17:00ak eta 20:00akbitartean graffiti tailerra izango da Lizeo parean eta 18:00etan DJikastaroa leku berean.
Urtarrilaren 3an eta 4an, hainbatekintza izango dira Urretxuko Gazte Bidean gazte lokalean: futbolintxapelketa, ‘Gabon digitalak’ ikastaroa eta Gabonetako gozogintzatailerra. Guztiak 17:00etatik 20:00etara.
Argazkia: jolas parkea (utzita)