
Urte berrirako izaten diren asmo onenartean, Aldiri kiroldegiko erabiltzaileen %25ak dagoeneko erabaki duUrretxuko kirol instalakuntzetarako sarbidea erraztea eta KirolTxartel berriak ematen dituen abantailez gozatzea. Interesatuekurteko azken egunak aprobetxatzen dituzte txartela erabilgarriizateko asteburu honetan bertan.
Kirol Txartel berria oso onarpen onaizaten ari da kirol instalakuntzetako erabiltzaileen artean,euretariko gehienentzat oso abantaila garrantzitsuak dituelako:azpiegitura guztietarako sarbideak batzeko ematen dituenerraztasunetatik hasi eta kirol ekimen batean baino gehiagotanaritzen direnentzat bultzatzen duen aurrezkia amaitzeko, are gehiagoetxe batean erabiltzaile bat baino gehiago baldin badago. Egunero 50bat erabiltzaile gerturatzen ari dira Aldiri kiroldegira, bakarkazein familia osoarentzat txartela edukitzeko beharrezko tramiteakegitera.
Bakarkako erabiltzaileek urtean 100€ordainduta, familiek 150€ eta adin txikikoek, jubilatuek,pentsionistek, ikasleek eta langabetuek 50€, Urretxun 2011tikaurrera kirola erosoagoa izango da.
Kirol Txartelaren abonatua izateakhonako instalakuntzetarako doako sarbideak ematen ditu: udakoigerilekua, muskulazio gela, ekintza anitzetako gela etakardiobaskular gelarako sarbideak. Gainera, beherapenak ematen dituzuzendutako ekintzetan, ikastaro trinko zein puntualetan, kantxak etafrontoia alokatzeko eta udako ekintzetan.