
Ohitura zaharra da gure herrietanurteko azken egunean eta lehendabizikoan mendira igotzea. Abenduaren31an Izazpira igotzeko ohitura dago Zumarragan eta urtarrilaren 1eanIrimoko gaina egitea Urretxun. Jende ugari biltzen da mendi bueltaegiterako orduan, eta aurten ere ez da salbuespenik izan.
XIV. San Silbestre mendi ibilaldiaizenburupean bi ibilbide egiteko aukera izan zuten mendizaleekabenduaren 31an. Ibilaldi luzea Euskadi plazan hasi, Agiaga, Oleta(844m.), Samiño (933m.), Izazpi (972m.), Beloki (641m.),Antiotik igaro zen.
Ibilbide laburra leku berean hasitaIzazpi (972m.), Beloki (641m.) eta Antiotik igaro zen. BiakArkaitzeta elkartean amaitu ziren, 13:00ak inguruan salda, txorizopintxoak eta edatekoa izan zen bertaratu ziren guztientzat.
Urtea hasteko mendia aukeratu zutenekere, aparteko eguraldiaz gozatzeko aukera iozan zuten Irimo gainean.Makina bat izan ziren bertaratu ziren herritarrak, eta Goierri MendiElkarteak antolatuta hamaiketako bikaina egiteko aukera izan zutenmendizaleek.
Argazkia: Izazpiko gainean hainbat herritar, abenduaren 31an.