
2011rako bi herrietako udalekantolatutako antzerki denboraldiaren barruan 9 antzezlan ikustekoaukera izango da. Horietatik lau euskaraz izango dira, beste laugaztelaniaz eta bat testurik gabekoa izango da.
Lehendabiziko antzezlana otsailaren 4anizango da. Glu Glu taldearen ‘Q. Clown Quijote’ testurik gabeko lana,hain zuzen. Azkena abenduaren 2an taularatuko dute Ttanttakak etaJorge Perugorriak, ‘No me hagas daño’ izenburupean. Tartean,beste zazpi antzezlan ikusteko aukera ere izango da, askotariko gaiaklanduko dituztenak. Emanaldi guztiak Zumarragako Zelai Arizti aretoanizango dira, ostiraletan, 22:30etik aurrera.
Aurreko urteetan bezala, aurten eredenboraldi osorako bonoa eskuratzeko aukera jarri dute bi udalekikusleen eskura. Bonoak urtarrilaren 15etik 20ra eskuratu ahal izangodira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urtarrilaren 15ean11:00etatik 13:00etara eta gainontzeko egunetan 10:00etatik 13:30eraeta 16:00etatik 20:00etarako ordutegian.
Berrikuntzak
Aurtengo bonoak bi berrikuntza nagusidakartzate. Batetik, bi bono eskuratzeko aukera izango da lehenengoaldiz: denboraldi osorako balio duena bata eta euskarazko etatestutik gabeko antzezlanerako soilik balio duena bestea.Lehendabizikoa 65 euroren truke eskuratu ahal izango da, bigarrenaaldiz 40 eurotan jarriko da salgai.
Bigarren berrikuntzak EuskoJaurlaritzak martxan jarritako Kultura Bonoarekin du zerikusia.Kultura Bonoa 25 euroren truke eskuratu ahal da Kutxarenkutxazainetan. Bono honek baina, kultur gaietan 40 euroko gastuaegiteko aukera eskaintzen du. Bi udalek gainera, Kultura Bonoarenbitartez antzerki denboraldirako sarrerak erosteko aukera emangodute. Hala kultura bonoarekin denboraldi osorako txartela 50 eurotanerosi ahal izango da eta euskarazko saioetarako balio duena 40eurotan. Gaur da Kultura Bonoa eskuratzeko azken eguna.
2011ko karteldegia:
- Otsailak 4: ‘Q. Clown Quijote’. Glu Glu. (Texturik gabe)
- Martxoak 4: ‘Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa’. Tartean S.L. (euskaraz).
- Apirilak 1: ‘Crimen perfecto’. Txalo.
- Maiatzak 6: ‘Maritxu eta Bartolo’. Glu Glu. (euskaraz).
- Ekainak 3: ‘La orquesta (funky show)’. Che y Moche.
- Irailak 2: ‘Baginaren bakarrizketak’. Txalo. (euskaraz).
- Urriak 7: ‘La tempestad’. Chapitó.
- Azaroak 4: ‘XL Town’. Pikor Teatro.
- Abenduak 2: ‘No me hagas daño’. Julio Perugorria.