
Ekialde urrunetik gurera iritsiko diragaur arratsaldean Errege Magoak. Beren bidai luzeko azken kilometroakZumarragan barrena egingo dituzte, 19:00etatik aurrera. Meltxorerregea Eizagatik sartuko da Zumarragara. Gaspar eta laguntzaileakLeturitarren plazatik egingo du sarrera eta Baltasar erregea aldizAntiotik jaitsiko da herrira. Guztiak 19:30ean elkartuko diraEliz-Kalen, mertzedariarren parean. Hortik aurrera elkarrekin egingodituzte beren ibilbideko azken metroak.
Lehen geldialdia, Zelai Ariztikopilotalekuan izango da, Herodesen autoa antzezteko. Urtero bezala,Karmakros antzerki tailerrak hartuko du parte ekitaldian. Behinekimena amaituta, Iparragirre etorbidetik Euskadi plazara joko duteerregeek. Bertan Belengo estalpean haur jaio berriari eskaintzaegingo diote Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. BitarteanZumarragako musika bandak eta Antzinako Ama txistulari taldeak”Adeste Fideles” abestia eskainiko dute. Ibilbidea amaitzekoSoraluze, Piedad eta Eliz kale zeharkatuko dituzte errege magoek etaberen laguntzaileek.
Berrehun bat pertsonek hartuko duteparte errege desfilean, La Amistad, Zumardi, Arkaitzeta, Zaldiberrieta La Salle elkarteak antolatuta.
Trafikoan aldaketak
Errege Magoen desfileak trafikoanzenbait aldaketa ekarriko ditu. Udaltzaingoak jakitera eman duenez,gaur 14:00etatik 22:00etara debekatuta egongo da autoa aparkatzeaSoraluze kalean, Euskadi plazan, Legazpi kalean eta Iparragirreetorbidean. Era berean 19:00etatik aurrera San Gregorio, Urdaneta,Eliz-kale, Iparragirre, Piedad eta Secundino Esnaola kaleetan trafikomozketak izango dira desfilea igarotzen den unean.
Autobus zerbitzuan ere aldaketak izangodira. 19:30ean Zumarragako Ospitaletik ateratzen den autobusak ez dugeldialdirik egingo parrokian. 20:05etan Legazpitik irten etaospitalera doan autobusak geltokietako plazan bakarrik egingo dugeldialdia eta 19:35ean ospitaletik Legazpira doan autobusa Berrikiparean soilik geldituko da.