
Gaztetxoek eskatutakoaren erantzuna daUrretxun zabaldu berri duten Gazte Bidean lokala. Aurreko asteaninauguratu zuten lokala Jauregi kalean dago. Atzo ireki zituenlehenengoz ateak eta gaztetxoek ilarak egin zituzten sarreran.
Atzo eta gaur ez ditu ohiko ordutegiakizango gazte lokalak. Gazte Astearen barruan egingo dituzten azkenekintzak bertan izango dira eta ordutegia zabalagoa da, iluntzekozortziak arte zabalik egongo baita. Atzo eta gaur arratsaldeanfutboli txapelketa bikoteka eta gabon digitalak egingo dituzte GazteAstearen barruan, baita Gabonetako gozogintzan oinarritutako ikastarobat ere.
Aurreko astean gaztetxoentzako guneberria inauguratu eta ate irekien eguna ospatu zuten. Jende ugariibili zen, adin guztietako gaztetxoak gerturatu ziren, 350 batguztira gazte lokala kudeatuko duen Karrika enpresatik adierazidutenez.
Gazte Bidean lokalean ordenagailuakdaude. Ping-pong mahaia, futbolina eta beste aisialdirakoazpiegiturak eta materialak daude. Sukaldea ere badago erabilgarri.
Behi Gazte Astea amaituta, lokalarenordutegia ondokoa izango da: astegunetan (17:00-19:30), larunbatetan (16:30-21:30) eta igandetan (16:30-20:30).
Egilea: Goierriko Hitza