
Titin III.aren eta Pascualen aurkajokatu zuten bi pilotari gazteek eta 22-21 emaitzaz nagusitu ziren.
Aurrelari urretxuarra «gustura»agertu da emaitzarekin. «Beti bezala, sufritzen ibili ginen,baina azkenen garaipena lortu ahal izan genuen. Garrantzitsuenaaukera hori aprobetxatzea zen eta uste dut nahiko ondo egin genuela».Ildo honetan, «ea aukera gehiago etortzen diren» dioLasak. Martinez de Irujoren ordez aritu zen herenegun BinakakoTxapelketan. Txapelketa hasi besterik egin ez denean iritsi zaioaukera urretxuarrari. «Aurten txapelketa luzeagoa da berez. 11partida dira eta jendeak eskuetatik gehiago sufritzen du. Irujokkarga handia zeraman, eta azkarregi iritsi zaio agian txapelketa. Horsuertatu zait niri aukera, eta hemendik aurrera ere aukera gehiagoizatea espero dut».
Bikanako txapelketan aritzen zen lehenurtea izanagatik ere, Lasa ez zegoen urduri partida aurretik.«Faboritoak eurak ziren, ez gu. Gu galtzeko ezer izan gabeatera ginen jokatzera eta eurak aldiz, tentsio puntu hori zuten,irabazi behar hori zutelako. Guk dakiguna egin genuen. Lehen zatiaoso ondo jokatu genuen eta gero, haiek ematen hasi zirenean, eustenjakin genuen. Hasiberriak izan arren maila eman genuen behintzat»azaltzen du aurrelari urretxuarrak.
Argazkia: Aritz Lasa artxiboko argazki batean.