Urretxu eta Zumarragako udalekantolatzen duten Iparragirre bertsopaper, narratiba eta poesialehiaketak dagoeneko baditu irabazleak. Guztira, 16 bertsopaper, 185narratiba lan (16 euskaraz) eta 75 poesia lan (10 euskaraz) aurkeztudira.
Bertsopaperen sailean bi sari banatukodira. 16 urtetik beherakoen artean Mikel Iturriotz urretxuarrakirabazi du ”Beste Mundua” lanari esker. Helduen artean, 16 urtetikgora, Aitor Albistur bertsolari errenteriarra izan da onena.
Narratibari dagokionez, euskarazkolanik onena Irati Goikoetxea beasaindarrak aurkeztu du ”Esther”lanari esker eta gaztelerazko lanik onena berriz Óscar Alonsobilbotarraren ”La Alambrada” izan da. Bukatzeko, epaimahaiarenustez euskarazko poema onenak Jon Etxabek, ”Castillorensouvenirrekin jolasean” izenburupean idatzitakoak dira. Poeta hauEtxarri-Aranatz herrikoa da. Gaztelerazko poema onenak ”El rey decorazones” izeneburupean aurkeztu ditu Bartzelonan bizi den IkerAmutxastegik. Saritu guztiek 600 euro jasoko dituzte Iturriotzgazteak izan ezik. Honi 150 euro emango dizkiote.
Sari banaketa ekitaldia otsailaren 18anizango da, 19.30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
bigarren postuan sailkatuostean, Altsasun.
Egilea: Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskola.