Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeazabalik egongo da ikasleentzat urtarrileko asteburuetan etajaiegunetan, ikasleek beraiek egindako eskaerari erantzunez. Ikasgelaareto nagusian egokitu dute, panelekin itxi eta mahai eta aulkiberriak erosi dituzte. ”Inbertsio txiki bat egin dugu errez jarrieta kentzeko altzariak behar genituen-eta”, dio Izaskun LarrañagaZelai Arizti kultur etxeko arduradunak.
Udal liburutegia ikasteko gune bihurtuda. ”Ikasleek eskari formala egin zuten, sinadura dezente bilduzuten eta gaia aztertzeari ekin genion kultur etxean. Hasieran ezgenuen konponbide errazik aurkitu” dio kultur teknikariak, ”izanere, liburutegia asteburuetan eta jaiegunetan irekiko bagenuguztiontzat zabaldu beharko genuke eta hori ekonomikoki ez dabideragarria” azaldu du Larrañagak. Areto nagusiak duen panelsistemaren bitartez aurkitu zuten irtenbidea. ”Areto nagusirakomahai eta aulkiak erosi ditugu eta atal bat itxita, ikasteko toki onbat geratzen da. Ikasgela irekitzeko pertsonal berririk ez dugubehar, erakusketa aretoa irekitzeko eta zaintzeko langile batdugulako”.
Oraingoz urtarrilean bakarrik
Aurreko asteburuan ireki zuten ikasgelalehenengoz eta ”ikasleen aldetik erantzun ona izan du. Funtzionatzenbadu maiatza aldean berriz zabalduko dugu”. Otsailean ere irekitzekoasmoa bazuten ere, ”ikasleek eskatuta urtarrilean bakarrik egongo daikasgela. Otsaileko lehenengo astean azterketak amaitu eta ez dutelabeharko esan digute. Maiatzean, eskatzen badigute, berriz irekikodugu”.
Ikasgela zabalik egongo da urtarrilekoasteburuetan eta jaiegunetan. Ordutegia ondokoa izango da:11:30-13:30 eta 16:00-18:00. Baldintza bakarra isiltasuna da.