Datorren urtarrilaren 16rako OstadarMendi Taldeak ibilaldi ederra antolatu du Ataungo mendietan barrena.1936an Altxamendu Nazionala eman zenean, errekete nafarrek Ataunberen gain hartzeko burutu zuten zeharkaldia errepikatzen du ibilbidehonek Lizarrustin hasi eta San Martingo plazan, udaletxe pareanamaituz. 6 ordu inguruko ibilbide luze honek Ataungo paisaia motaezberdinak zeharkatzen ditu.
Ibilbidean oso interesgarriak direnlekuak bisitatuko dira. Ostadar mendi elkarteak ATAUNIKER elkartearenlaguntzari esker antolatu dituenak. Ataun okupatzean gertatu zirengertakizunen informazioa jaso dute horretarako. Irteerarenhelburuetako bat da hain zuzen hori, bildutako informazioabertaratzen direnen artean zabaltzea, Goierrin Gerra Zibila nolagertatu zen hobeto ulertzeko asmoz. Memoria Historikoarenerrekuperazioarekin zer ikusia duen informazioaz gain, Ataun herriangorde diren kondaira mitologikoak ere zabalduko dira.
Ibilbidea
Lizarrusti mendatetik irten etaLareorako urtegira joatea izango da lehenengo zeregina. Tarte honetanQuímica Forestal SA enpresak erabili zuen trenbidearentzakoirekitako bidetik egingo dira lehen kilometroak. Ondoren AGAOTZ (974m) gainera igo eta bertan Ataungo Domoaren fenomeno geologikointeresgarria hobeto ezagutzeko aukera izango da. Bidean hainbatjeinuren kondairak gogoratuko dira, hala nola Maruak, Mari, Jentilak,Zezengorriak, Torto… Maomendiko Pago Haundie ere ezagutuko dutebertaratzen direnek… Domon barrena sartu eta azkenik Ikarandietakoarroilatik igaroz, Ataungo San Martin auzoan amaituko da ibilaldia.
Ibilbidea erraza da, edonork egitekomodukoa eta 5 bat ordutan bete daitekeena. Zerrenda dagoeneko irekitadago eta Zumarragako Kultur Etxean Ostadar Mendi Taldeak duenegoitzan eman daiteke izena, ostegunean eta ostiralean 20:00etatik21:00etara. Baita 943723385 telefonora deituta edoostadar@ostadar.org emailera idatziz.
Autobusa goizeko 7:30etan aterako daZumarragako Parrokiatik, bazkalordurako aurreikusten delarik buelta.
Argazkia: Agaotz inguruko bistak (utzita)