
Euskal Herriko gehiengo sindikalak-ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU- greba orokorra deitu dudatorren urtarrilaren 27rako. Espainiar estatuak proposatutakopentsioen erreformari ezetz esan nahi zaio protestaren bitartez.Donostian izango da manifestazio nagusia, baina eskualdeka ereantolatuko dituzte mobilizazioak, hauen berri zehatzak aurreragoemango badituzte ere.
Ez pentsio erreformari
Greba deialdiaren nondik norakoakazaltzeko prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Goierri Garaiko ELAeta LAB sindikatuek. Esan dutenez, krisiaren aitzakiaz ”estatuak laneskubideak kendu, soldatak murriztu, lan merkatua erreformatu etagastu publiko eta soziala mugatu dute”. Egun errealitatea direndatuek erakusten dute, ELAko Ekaitz Oiangurenen hitzetan, Estatuakaplikatutako erreformak ez direla bideragarriak, ”langabezia tasakgora egin baitu etengabe eta sortu diren lanpostu gutxiak, guztizprekarioak dira”. INEM-ek emandako datuen arabera gainera,”langabeziak %100 egin du gora Goierri Garaian azken bi urteetan”.
Pentsio sistema publikoaren erreformadator orain. ELAk eta LABek diotenez, langileak pentsio sistemapribatuetara bultzatu eta ”betikoak aberasteko balio duen erreformada orain planteatzen dena”. Erreforma onartuko balitz:
- Erretiro adina 67 urtera atzeratuko litzateke.
- Pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak handituko dituzte. ”Lan merkatu prekario honetan ezinezkoa izango da kotizatzeko eskatzen dituzten urte guztiak betetzea eta hortaz, gero eta jende gehiago pentsio eskubiderik gabe geratuko da”.
- Arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago hartuko dituzte kontuan. ”Orain 15 urte hartzen badira kontuan, baliteke 20 edo 25 urte hartzea erreformarekin. Honek, pentsioak %20 murriztea ekarriko luke”.
- Jasotzen den diru kopurua murriztuko da. ”%100era iristeko 38 edo 40 urte eduki beharko dira kotizatuta”. Gaur egun 35 urte behar dira.
Atxikimenduak
Oraindik datu zehatzak baieztatzekedauden arren, eskualde mailako zenbait enpresa handik eman diote bereatxikimendua greba deialdiari. Hala, gehiengo sindikalakproposatutakoarekin bat egin dute Plasnor-ek, CIEk, GKNek, Giober-ek,TTT Ejes eta TTT Goikok, Bellotak, Fundicion en Cascara etaZumarragako, Urretxuko eta Legazpiko udalek besteak beste. Datorrenastetik aurrera daude batzarrak planteatuta enpresetan. Hala, emaitzazehatzekin eta urtarrilaren 27rako eskualde nahiz nazio mailan izangodiren mobilizazioen berri emateko, urtarrilaren 25ean besteprentsaurreko bat izango da.
- Ikusi prentsaurrekoaren bideoa jarraian: