
Joan de urteko irailaren 25ean EuskalHerriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek Gernikansinatutako Bake bideak aterabide demokratikoaren akordioa agiriaribabesa emateko ekitaldia egingo dute gaur Zumarragako Zelai Ariztikultur etxean 18:30etik aurrera.
Sinatzaileek eskaera zehatzak eginzizkieten bai ETAri eta baita Espainiako eta Frantziako gobernueiere, ”indarkeriarik gabeko bake egoerara eta normalizazio politikoraailegatzeko”.
Ekitaldia Kursaalen, 22an
Herenegun agerraldia egin zutenGernikako Akordioaren sinatzaileek Donostian, eta ETAren agiria”aurrerapausoa” dela esateaz gain, Espainiako Gobernuari”normalizazio politikoa ahalbidetzeko neurriak hartzeko” eskatuzioten. Halaber, hilaren 22an Donostiako Kursaal aretoan ekitaldinazional bat egingo dutela iragarri zuten sinatzaileek.
Sinatzaileak
Eragile politiko, sozial etasindikalak. Ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba, AB, LAB, Hiru,ESK, ELB, EILAS, EHNE, Gernika Batzordea, TAT, Iratzarri, Herria 2000Eliza, Ikasle Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, AlternatibaGazteak, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, GaztHerria, Ezkersoberanista, Euskaria, EHBE, Etxerat, Bilgune Feminista, AAM etaApaizen koordinadora.