
Antzerki emanaldietara doan ikuslegoafidelizatzeko denboraldi osorako bonuak egiten hasi ziren orain urtebatzuk. Iaz 144 bonu saldu zituzten denboraldia hasi aurretik. Bihar,larunbata jarriko dituzte salgai bonuak. Aurtengo berritasuna daeuskarazko emanaldi guztietarako bonu berezia salduko dutela. Ohikobonuak 65 eurotan salduko dituzte, antzezlan bakoitzerako sarrerekhamar euroko prezioa izango du. Euskarazko saioetarako bonua 40eurotan salduko dute, hitzik gabeko lehenengo antzezlanerako sarrerabarne. Salmenta bihar eta hilak 17a eta 20a bitartean Zelai Ariztikultur etxeko harreran egingo dute. Salmentarako ordutegia ondokoaizango da: bihar 11:00-13:00 eta hilak 17, 18, 19 eta 20ean10:00-13:30 eta 16:00-20:00.
2011ko karteldegia:
- Otsailak 4: ‘Q. Clown Quijote’. Glu Glu. (Texturik gabe)
- Martxoak 4: ‘Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa’. Tartean S.L. (euskaraz).
- Apirilak 1: ‘Crimen perfecto’. Txalo.
- Maiatzak 6: ‘Maritxu eta Bartolo’. Glu Glu. (euskaraz).
- Ekainak 3: ‘La orquesta (funky show)’. Che y Moche.
- Irailak 2: ‘Baginaren bakarrizketak’. Txalo. (euskaraz).
- Urriak 7: ‘La tempestad’. Chapitó.
- Azaroak 4: ‘XL Town’. Pikor Teatro.
- Abenduak 2: ‘No me hagas daño’. Julio Perugorria.