
Pasa den urteko irailean sinatu zutenEuskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek Bakebideak aterabide demokratikoen akordioa deiturikoa Gernikan. Orain,Euskal Herrian, ETAren su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorrarenalbistearekin sortu den testuinguru politikoan, Gerniako Akordioaezagutzera emateko eta herritarren babesa jasotzeko asmoz, aurkezpenaegin zen atzo Zumarragako Zelai Ariztin.
“Gernikako Akordioa osorik betearte”, urratsak ematen jarraitu behar dela esan dute eragileek.Espainiako eta Frantziako estatuei bere politika aldatzeko eskatudiete, “Gernikako Akordioaren eskaerei erantzuteko”. EtaETAri ”indarkeriarik gabeko bake egoerara eta normalizaziopolitikora ailegatzeko ahalegina” eskatu diete.
Hauek dira,besteak beste eta laburbilduta, Gernikako Akordioak, eskenatoki berribaterako bidean jasotzen dituen gako nagusienak:
- Su-etena: ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea.
- Alderdien Legea: eskubide zibil eta politiko guztien aitortza, proiektu politiko guztien jarduera eta garapena onartuz. Alderdien Legea indargabetzea.
- Jazarpenak: inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagertzea, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa.
- Presoak: euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili delako. Gainera, presoen inguruko beste hainbat eskaera dakartza agiriak.
Ekitaldia urtarrilaren 22an
Gernikako Akordioa sinatu zuteneragileek aurrerapausotzat jo dute ETAk astelehenean ezagutzera emanzuen agiria. “Normalizaziorako eta bake eszenatoki baterairisteko zalantzarik gabeko balioa” duela esan dute. EtaGernikako Akordioko lehen edukia bete dela ere gogorarazi dute.Horrekin batera urtarrilaren 22an Donostiako Kursaalean, eguerdiko12:00etan egingo den ekitaldi nazionalerako gonbitea egin zitzaionZumarragako eta Urretxuko jendarteari.
Sinatzaileak: Eragile politiko, sozial eta sindikalak.
Ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba, AB, LAB, Hiru, ESK, ELB, EILAS, EHNE, Gernika Batzordea, TAT, Iratzarri, Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, Alternatiba Gazteak, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, GaztHerria, Ezker soberanista, Euskaria, EHBE, Etxerat, Bilgune Feminista, AAM eta Apaizen koordinadora.
- Ikusi aurkezpeneko bideoa jarraian:
Argazkia: Josetxo Goenaga (EA) eta JuanAntonio Torner (ezker abertzalea) atzo arratsaldean Zelai Ariztinegin zen agerraldian.