
Euskadiko Hunting Field Targettxapelketako lehendabiziko kanporaketa jokatuko da igande honetanZumarragan. Eitzagako field target zelaian izango da txapelketa eta20 bat tiralarik parte hartuko dutela aurreikusten da. ”Azken uneraarte ez dakigu zehazki zenbait parte hartzaile izango den, hori bai, Zumarragako 7 edo 8 tiralari izango dira”, esan du Antonio Padillok,Euskadiko Field Target elkarteko presidenteak, DVri egindakoadierazpenetan. ”Tartean, junior mailako lehiakideak ere izangodira, 10 eta 15 urte bitartekoak”.
Hunting field target-a, fieldtargetaren modalitate bat da, ehiza simulatzen dena. Figuraeraisgarrien aurka egin behar izaten da tiro, aire konprimituzkoarmez baliatuta. Field targetean ez bezala, modalitate honetandebekatuta dago neurketak egitea.
Argazkia: field target txapelketa Eitzagako zelaian (artxiboko argazkia)