Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1.Salako epaimahaiko buruak, Javier Gomez Bermudez jaunak, jakiteraeman duenez, hilaren 20an emango du ezagutzera Udalbiltzaren kontrakoepaia. 21 dira guztira Udalbiltzaren auzian auzipetuta dauden euskalherritarrak. Tartean dira, gogoratu, Miren Josu Aranburu eta JosebaGarmendia herritarrak. Fiskalak hamarna urteko kartzela zigorrakeskatu ditu; Dignidad y Justicia herri akusazioak, berriz, 14 eta 23urte arteko espetxea eskatu du. Defentsak, absoluzioa.
Egoera honen aurrean Bai UdalbiltzariSareak epai bakarra aurreikusten du, auziperatu guztien absoluzioa.Hori dela eta “Udalbiltza aske! Justizia=Absoluzioa”lemapean elkarretaratzea egingo du bihar, urtarrilak 19, arratsaldeko19:00etan Areizaga-Kalebarren plazan. Herritar guztiak gonbidatutadaude ekimenean parte hartzera.
Argazkia: urrian, Udalbitzaren alde egindako elkarretaratzea Kalebarren-Areizaga plazan (artxiboko argazkia)
