Euskadiko Hunting Field Targettxapelketako lehenengo kanporaketa egin zen pasa den igandeanEitzagako tiro zelaian. Parte hartzaileen erantzuna bikaina izan zen”20 bat tiratzaile espero genituen, baina azkenean 34k hartu zutenparte” esan du pozik Antonio Padillok, Euskadiko field targetelkarteko presidenteak, DVri egindako adierazpenetan. Jatorriaridagokionez, Gipuzkoatik, Bizkaitik, Arabatik eta Nafarroatikgerturatu ziren parte hartzaileak.
Kanporaketarako prestatu zuten probazailtasun maila altukoa izan zen. Tiratzaileek euren trebetasunaerabili behar izan zuten ibilbidea arrakastaz burutzeko. Tartean,Zumarragako zenbait parte hartzaileen lana nabarmentzekoa izan zelaesan dute antolatzaileek. Joseba Peñagarikanok eta HodeiMendizabalek hala, lehendabiziko postuak eskuratu zituzten PCP etaJunior mailetan, hurrenez hurren.
Beste zumarragar baten lana goraipatubehar bada, Ander Mateo gaztearen lana aipatu behar da. 14 urte dituMateok eta hiru urte daramatza hunting field target-a praktikatzen.Egindako lan bikainari esker, pasa den igandeko kanporaketan helduenmailan jokatzeko aukera izan zuen. Eta maila ere eman zuen, laugarrenegin zuelarik pistoien modalitateko sailkapen orokorrean. Berdindutagelditu zen gainera Roberto Caballerorekin, egungo pistoi kategoriakoEuskadiko Field Targeteko txapeldunarekin. Jarraian duzue ikusgai sailkapen orokorra:
PCP sailean:
1.- Joseba Peñagarikano (Zumarraga).
2.- José María Abal ( Donostia).
3.- Iñaki Fagoaga (Hondarribia).
Pistoietan:
1.- Fernando González (Donostia).
2.- Secundino Neira (Donostia).
3.- Ereik Aparicio (Donostia).
Junior mailan:
1.- Hodei Mendizabal (Zumarraga).
2.- Irene Unzilla (Zumarraga).
3.- Ander Fondon (Zumarraga).
Argazkia: hunting field target txapelketa igandean (utzita)
