Zelai Arizti kultur etxeak eskaintzendituen tailerretan izena emateko epea gaur amaitzen da eta orainartean, sukaldaritza ikastaroa bakarrik bete da. Izan ere,sukaldaritza ikasteko izena eman dutenen artean zozketa egin beharkodute, denentzako tokirik ez baitago. Makilaje dietetika etamedikuntza alternatiboan ez dira gutxieneko tokiak bete oraindik.
Izena emateko Zelai Ariztiko harrerarajo daiteke, gaur. Sukaldaritza ikastaroa Urtubi elkartean egingo duteoraingoan. Hogeita hamalau lagunek izena eman dute eta hamabostekotaldea osatu beharko dute antolatzaileek. ”Horietatik seiek egindute sukaldaritza ikastaroa eta errepikatu nahiko lukete, bainairizpide gisa erabiltzen dugu egin ez dutenei egiteko aukera ematea”diote kultur etxetik. Zozketa egingo dute eta sukaldaritza tailerra,hilaren 27an hasi eta martxoa amaitu bitartean egingo dutenenzerrenda aterako dute.
Zeramika ere dudan
Dietetika eta medikuntzaalternatiboaren ikastaroetarako bi eta sei lagunek eman dute izena.”Gaur bertan taldea osatzeko nahikoa jendek izena ematen ez badu,bertan behera geratuko dira”. Makilaje ikastaroa egin ahal izangoduten ere ez dakite, zortzi lagun daude momentuz. Helduentzakozeramikarako taldea ere osatu gabe dago; haurren taldea osatu da.
