
Zelai Arizti kultur etxean aurkeztuzuten atzo Donostiako Orfeoiak, Geraro Rifon organo-jolearekinbatera, Andre Mariaren Jasokundearen elizan larunbatean eskainikoduen kontzertua.
Arratsaldeko 20:00etan hasiko daemanaldia eta ordubete iraungo du. Sarrera doan izango da. Kontzertuabi aitzakiaren harian antolatu dute. Alde batetik, Secundino Esnaola(1877-1931) musikagile zumarragarra izan zelako Orfeoiko zuzendariaeta, bestetik, parrokiako organoaren zaharberritze lanak bukatuta,egindakoa gizarteratzeko antolatutako emanaldien barruan dago.
Errepertorioa
Gerardo Rifon organo-jolearekin baterakantatuko du Orfeoiak. Kontzertuak bi zati izango ditu, bateanaldarean kantatuko du Orfeoiak, bestean koruan, organotik hurbil.
Rifon Donostiako organo-jolea Orfeoikoaspaldiko kolaboratzailea da, beste talde batzuk ere laguntzen dituenarren. Donostiako San Inazio parrokiko organo-jolea da 1980. urtetik.
Hamahiru pieza kantatuko dituztelarunbateko kontzertuan. Lehenengo atala Aita Madinaren ”Aitagurea”rekin hasiko dute. Gero, Bach, Mozart, Rossini, Casals,Mendelssohn, Brahms, Busto, Fauré, Urruñela etaHaendelen piezak abestuko dituzte.
Argazkia: Donostiako Orfeoia (utzita)