
Mikel Serrano alkateak iragarri duenez“hamar hilabetez itxaron dugun Euskal Herriko LurraldeAntolaketaren batzordeak txostena bidali digu eta bihar ez ohikobilkura egingo dugu Antioko plan berezia onartzeko”. Planaonartuta, Antioko Interpretazio Zentroaren lanak martxan jartzekomoduan egongo dira. Alkateak data jarri dio lanen hasierari, “palakAste Santu inguruan sartuko ditugu Antion”.
Biharko osoko bilkuran plan bereziaonartuko dute PSE-EEk gehiengo absolutua baitu. “Proiektu hauegiteko asmoa ez da une batean ere itzali, hasieratik esan genuen,ordea, administrazioak eskatzen zizkigun epe guztiak betekogenituela”, jarraitu du alkateak.
Zumarraga Lantzen
Bilkuran Zumarraga Lantzeni emangodiote proiektua kudeatzeko eskuduntza, “udalak Zumarraga Lantzenenbitartez kudeatuko du proiektua. Lantzenek jaso beharko ditu enpresaeraikitzaileen eskaintzak, aztertu eta eskaintza onena aukeratubeharko du. Hori eginda, lanak hasiko ditugu”. Hasiera epeaenkantera aurkezten diren enpresa kopuruak baldintzatu dezakeelazehaztu du alkateak.
Serranok esan duenez “kalean zentroalehen bait lehen egin behar dela esaten digu jendeak eta ni berretsibaino ez naiz egiten nire asmoan”. Antioko interpretazio zentroanolako izango den hautatzeko ideien lehiaketa egin zuten etaVentura+Limona estudio katalanak aurkeztutako proiektuak irabazizuen. ”Proiektu hori da Antion egingo duguna” esan du alkateak,”proiektu hori aukeratzean adostutako aldaketak baino ez dituguegingo”.
Oinarrizko proiektua
Aldaketa horiek hiru dira. Taberna etajatetxea banatuta egongo dira eta jatetxeak proiektu irabazlean 90bat lagunentzako tokia bazuen, 120 lagunentzako tokia izango du. ”Biespazioak banatuta egotea hobetsi genuen bere garaian”, azaldu duSerranok. Bigarren aldaketa hitzaldietarako aretoan dago; 30lagunentzako tokia, 55 lagunentzako gunea bilakatuko dute, ”autobusbatean kabitzen den jendea hartzeko gaitasuna izan dezan”. Azkenik,material aldetik ere aldaketak daude baina hauek ez dute metrokopuruan eragingo.
Proiektuaren aurrekontuan “doikuntzak”egin dituztela eta hiru milioi euro ingururekin 1.305 metro koadrokozentroa eraikiko dutela aurreikusten du Serranok. Osoko bilkuraarratsaldeko zazpietan izango da Zumarragako udaletxeko aretonagusian. Antiguarekin plataformak egun bererako aurreikusita zuen prentsaurrekoa bertan behera utzi du momentuz, osoko bilkura gertatzen dena aztertu eta horren gaineko balorazio bat egin arte.