
Antzerki emanaldietara doan ikuslegoafidelizatzeko denboraldi osorako bonuak egiten hasi ziren orain urtebatzuk. Pasaden astean jarri zituzten bonuak salgai eta gaur izango dahorretarako azken eguna. Dagoeneko 154 bono saldu dituzte guztira, iaz garai honetan baino 10 gehiago. Denboraldi osorako 151 bono saldu dituzte eta euskarazko saioetarako 3.
Gogoratu, ohiko bonuak 65 eurotansalduko dituztela, antzezlan bakoitzerako sarrerek hamar eurokoprezioa izango duten bitartean. Euskarazko saioetarako bonua 40eurotan salduko dute, hitzik gabeko lehenengo antzezlanerako sarrerabarne. Salmenta Zelai Arizti kultur etxeko harreran egingo dute10:00-13:30 eta 16:00-20:00.
2011ko karteldegia:
- Otsailak 4: ‘Q. Clown Quijote’. Glu Glu. (Texturik gabe)
- Martxoak 4: ‘Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa’. Tartean S.L. (euskaraz).
- Apirilak 1: ‘Crimen perfecto’. Txalo.
- Maiatzak 6: ‘Maritxu eta Bartolo’. Glu Glu. (euskaraz).
- Ekainak 3: ‘La orquesta (funky show)’. Che y Moche.
- Irailak 2: ‘Baginaren bakarrizketak’. Txalo. (euskaraz).
- Urriak 7: ‘La tempestad’. Chapitó.
- Azaroak 4: ‘XL Town’. Pikor Teatro.
- Abenduak 2: ‘No me hagas daño’. Julio Perugorria.
Argazkia: ”Baginaren bakarrizketak”antzezlanaren kartela (utzita)