
Gernikan izenpetu zen Bake bideakaterabide demokratikoen akordioaren sinatzaileek elkarretaratzeadeitu dute gaur arratsalderako, azken egunetan izan diren atxiloketaksalatzeko. Kalebarren-Areizaga plazan izango da elkarretaratzea20:00etatik aurrera eta herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimeneanparte hartzera.
Bestalde, larunbat honetan Iruñeanmanifestazio nazionala antolatu dute, atxiloketak masiboki salatuasmoz. Hori dela eta, Donostiako Kursaalen, egun honetarakoaurreikusita zegoen ekimena bertan behera gelditu da momentuz.
Gernikako Akordioa bezala ezagutzendena pasa den astean aurkeztu zen Zumarragako eta Urretxukoherritarren artean.
Argazkia: Josetxo Goenaga (EA) eta JuanAntonio Torner (ezker abertzalea) Zelai Ariztin egin zen agerraldian.