
Udalbiltzaren aurkako epaiketa uztailaeta urria artean luzatu zen iaz. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1.Salako epaimahaiko buruak, Javier Gomez Bermudez jaunak zuzendu duepaiketa. Egunkaria kasuan auziperatutakoei absoluzioa dekretatu zienbera. Izan ere, badira antzekotasun ugari bi sumarioen artean.Horregatik, Udalbiltzaren aldeko defentsak, Egunkaria kasuarensententzia jarraituz, Udalbiltzakoan ere absoluzioa ematea bestebiderik ez dagoela uste du. Ikusteko dago ordea zein izango denepailearen azken hitza. Zenbait mediok argitaratu dutenaren arabera,gaur eguerdian egingo da publiko azken epaia.
Udalbiltza kasuko abokatuek, KepaLandak, Jone Goirizelaiak eta Kepa Manzisidorrek esan dutenez,epaiketaren azken saioetan ez zen, akusazioak justifikatuko zituenfrogarik aurkeztu. Abokatuek azken unera arte defendatu dute, ezdagoela delituaren zantzutik, auzipetuek garatutako jardunean. Guztizlegitimoak eta publikoak direla berretsiz. Defentsaren hitzetangainera, egozpenak ez daude bereizita, legeak exijitzen duen bezala.
Akusatuek beren aldetik, demokraziarenoinarriak epaituak izaten ari direla salatu dute behin bainogehiagotan. Hautestontzietan herriak aukeratutako pertsonen jarduerainstituzionala eta publikoa baita epaitzen dena. Joseba Garmendia etaMiren Josu Aranburu herritarrak daude, beste 19 euskal herritarrekinbatera, auziperatuak. Beraiei eta gainontzekoei babesa eman etaguztientzat absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea egin zen atzoiluntzean Areizaga-Kalebarren plazan, Urretxu-Zumarragako BaiUdalbiltzari Sareak deituta.
Argazkia: atzo iluntzean hainbat herritar bildu zen Udalbiltza kasuan auziperatutakoen absoluzioa eskatzeko.