
Berriki jakin dugu Euskal HerrikoLurralde Antolakuntzaren Batzordeak (EHLABek) onespena eman diolaAntion interpretazio zentroa eta jatetxea egiteko beharrezkoa zentxostenari. Apirilean hasiko dira lanak ondorioz, behin ZumarragakoUdalak osoko bilkuran onespena eman eta gero.
Urretxun, Santa Barbaran orain urtebete eskas inauguratu zuten jatetxe eta aterpetxe berria. Jatetxeakudeatzeko 25 urteko esleipena atera eman zuen Urretxuko Udalak, etaorain jatetxearen arduradunak esleipenari uko egiten diola azaldu du.Urretxuko Udalak 1,2 milioi euro inbertitu zituen Santa Barbaranberrikuntza lanak egiteko. Jatetxeko arduradunarekin adostutakoarenarabera, honek, eraikina hornitzeko erabili ziren 400.000 euroen(gehi BEZa) ordainketa bere gain hartu behar zuen, esleipenaksuposatzen zituen 25 urteen truke. Kopuru honi ezin diola aurre egineta 25 urteko esleipen horri uko egin dio orain arduradunak.
Iñaki Zabala Urretxuko alkateakNoticias de Gipuzkoa egunkariari egindako adierazpenetan esan duenez,gaiaren inguruan hausnarketa egingo du aste honetan. Datorren asteanerabaki bat hartu eta herritarrei jakinaraziko zaielarik. Aurreratuduenez, tabernak ez ditu ateak egun bakarrean ere itxiko. Esan duenez”egonkortasuna lortzeko formula bat bilatu beharra dago. Negozioaerrentagarria da, baina horretarako esperientzia duen pertsona batbehar dugu, lan egiteko gogoz dagoena”. Eskualdatzea onartuko ezduen inor agertuko ez balitz lehiaketa berri bat deitu beharkolitzatekeela gaineratu du alkateak.