
2008ko urriaren 27an egin zuenudalbatzak hori ahalbidetzeko araudi aldaketa, eta 4 etxebizitzaizango dira zozketan aterako dituztenak.
Etxebizitza hauek atontzen ari diraegun, eta litekeena da bat laster ateratzea zozketara. Hori horrela,udaleko gizarte sailetik zozketarako zerrendan izena emateko epeairekita dagoela gogorarazi diete herritarrei. Etxebizitzak 40 metro koadro ingurukoakizango dira eta San Martin auzoan eta Nekolalde eta Labeaga kaleetandaude. Gehienezko salmenta prezioa, Urretxun babes ofizialekoetxebizitzetarako finkatuta dagoen prezioa bider 1,7 izan ahalko dagehienez.
Oraingoz ez du jende askok emanhauetako etxebizitza bat eskuratzeko izena eta Udaletik, Etxebidenetxebizitza tasatua eskatu duten pertsonak zozketan sartzea ereaztertzen ari dira. Hauetakoren batek solairuarteetan edomerkataritza lokaletan kokatutako etxebizitza bati uko eginez gero,ez du penalizaziorik jasoko Etxebideko zerrendan.