Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Aitor Alvarez de Arkaia: Aldama handiaren oinordekoa (163. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/01/24
Otamotz

Urola taldeko entrenatzaile beteranoenada. Bere jarduna izugarri atsegin du eta azaroan hasi zen ikastaroaherrira ekartzeko oso gogor lan egin du.

 

Gogoratzen al duzu noiz eta nolatanhasi zinen entrenatzaile lanean?

Umetatik futbola atsegin dut. Izan ere,garai hartako mutikoen kirol aukera bakarra baloia hartu eta kaleraostikoak ematera irtetea zen. Eskubaloi taldea sortu gabe zegoenoraindik eta saskibaloian jokatzeko altua izan behar zen. Baina nijokalari kaxkarra nintzen. Urolako jubenil mailako taldera bakarrikheldu nintzen eta ondoren entrenatzen hasi nintzen. Lehenengo ZelaiArizti ikastetxean eta soldadutzatik itzuli nintzenean, 24 urterekin,Urolan. Jubenil mailako taldeak entrenatu ditut batez ere. Lehentaldean Juan Mari Musti Mujikaren zoritxarreko istripuaren ondorengodenboraldian bakarrik aritu nintzen. Azken urteak alebinekin emanditut, Fernando Madinabeitiarekin.

 

Garai bateko haurrek kalean jolastenzenutela esan duzu.

Haurrek kalean futbolean jokatzeafaltan botatzen dugu. Ume bat baloiarekin ikustea oso arraroa da.Lehen Zumarragako frontoia beteta egoten zen beti. Urolara oinarrizkomaila teknikoarekin etortzen ziren. Egun, berriz, futbol eskolanikasi behar dute. Asko nabaritzen da kalean ez dutela jokatzen. Horiez da Urretxu eta Zumarragan soilik gertatzen den zerbait. Herriguztietan gertatzen ari da. Entrenamenduetan bakarrik jokatzen dutefutbolean.

 

Nolakoa da entrenatzaile lana?

Futbolari esker jende asko ezagutu dut.Hori da futbolak eman didan onena. 25 urte hauetan Gipuzkoakoentrenatzaile asko ezagutu ditut eta herri mailan ni baino gazteagoakdiren asko ezagutzen ditut. Eguneroko lanari dagokionez, jokalarienadinaren araberakoa da. Jubenilen adina zaila da: psikologia askolandu behar da eta bakoitzari bere bizitzan ematen ari direnaldaketen araberako hartu-emana eskaini. Txikiak, ordea, esponjenmodukoak dira. Entrenatzaileok agintzen diegun guztia egiten saiatzendira.

 

Zer da zure lanak duen gogorrena?

Hori ere jokalarien adinaren araberakoada. Alebinetan 16 jokalari soilik eduki ditzakegu eta asko kanpoanutzi behar ditugu. 11 urteko mutiko bati Urolako ibilbidea amaituduela esatea gogorra da. Lehen taldean, berriz, dena emaitzenaraberakoa da: emaitza onekin dena ondo doa, baina txarrek eraginadute. Niri jaistea tokatu zitzaidan. Emaitzek barruan gaudenongandute eragina batez ere: entrenatzailearengan eta jokalariongan. Gugara gehien sofritzen dugunok. Ordu asko ematen ditugu elkarrekin,buruari eragiten diogu… Lehen Mailako entrenatzaileek jasaten dutenpresioa sekulakoa izan behar da, baina soldatak konpentsatzen du.Guk, ordea, gure poltsikotik dirua jartzen dugu.

 

Zaleek zer edo zer esaten al dizueteemaitzak txarrak direnean?

Ez. Gehien sofritzen dutenak epaileakdira. Zoritxarrez ez dago nahikoa epaile. Ez da harritzekoa. Izanere, 14-15 urteko mutikoek sekulakoak entzun behar izaten dituzte.Hori dela eta, batzuek hasi eta berehala uzten dute. Futboleanepailea oso garrantzitsua da eta gehiago errespetatu behar dugu.

 

Entrenatzaile harrobirik ba al dago?

Bai. Urretxu eta Zumarragan 30 batgara. Futbola uzten dutenetako batzuk entrenatzaile lanean hastendira. Futbol eskolan bakoitzak hamar jokalari bakarrik ditu eta horiona da. Alebinetik gora talde bakoitzak bi entrenatzaile ditu. Denaden, gutxik dute titulua. Horregatik antolatu dugu ikastaroa.

 

Zer titulu duzu zuk?

Nik bigarren mailako titulua dut:Hirugarren Maila arteko taldeak zuzendu ditzaket, baina ez naizsekula Zumarragatik atera. Urolan bakarrik aritu naiz. Futbolazaletasun hutsa dut eta kanpora joateak ez du merezi. Urtero jasotzendut eskaintzaren bat, baina ez dut Urola uzteko asmorik.

 

Argixao bigarren etxea duzu, beraz.

Hala da. Bertan ematen ditut aisialdiorduak. Giro bikaina dugu.

 

Zein da Urolan ikusi duzun jokalaririkonena?

Hirugarren mailan jokatu zuten guztiakoso onak ziren, baina niri Bixio Aranburu gustatzen zitzaidan gehien.Beste batzuk Lehen Mailara heldu dira, Juan Mari Mujika eta LuisHeras esaterako, baina Aranbururekin gozatu dut gehien.


Eta zure mutikoen aurka jokatzen ikusiduzun jokalaririk onena zein izan da?

Jubenil taldeak Antiguokoren aurkajokatu zuen behin. Talde hartan Xabi Alonso eta Aritz Aduriz zeuden.Donostian bat eta huts irabazi genien eta hemen bat eta hiru irabaziziguten. Abantaila genuen, guretzat jubenil mailako azken urteabaitzen eta eurentzat lehena. Eurak lehen postuan sailkatu ziren etagu hirugarrenean. Aurreko urtean Mikel Alonsoren aurka jokatu genueneta anaia hobea zela esan ziguten. Hala zen.

 

Zein da Urolan ezagutu duzunentrenatzailerik onena?

Juanjo Aldama, inongo zalantzarik gabe.Asko ikasi dugu berarengandik: mutikoak nola hartu, nola entrenatu…

 

Aulkian bizi izan duzun unerik gozoenazein izan da?

Hiru urtetan jarraian oso talde onaizan nuen, jubeniletan. Bestalde, beste talde batekin urtero afariaegiten dut oraindik. 17 urte pasatu dira dagoeneko entrenatunituenetik eta harremanari eustea oso polita da. Euren artean BeñatUrretabizkaia, Mikel Etxaniz… daude.

 

Zein da aulkian bizi izan duzun unerikgarratzena?

Lehenengo Erregionalera jaitsiginenekoa, inongo zalantzarik gabe. Ordizian jokatu genuen etazuzendaritzak Urretxu eta Zumarragatik jende asko joatea lortu zuen.Partida hasi eta berehala bi gol sartu zizkiguten eta ezin izangenion markagailua irauli.

 

22 denboraldi daramatzazu haurrak etagaztetxoak entrenatzen. Gurasoak asko aldatu al dira?

Bai. Egungoak lehengoak bainobabesleagoak dira. Dena den, beti izan dugu harreman ona eurekin.

 

Mourinho eta Guardiolari eskerentrenatzaile postuak lehen baino glamour handiagoa du. Zer diozueuretaz?

Bartzelona entrenatzaile berarekinhainbat denboralditan lan egiten duen Espainiako ligako talde iabakarra da: Van Gaal, Rijkaard, Guardiola… Azken hau asko kritikatuzuten lehen hilabeteetan eta egun ukiezina da. Taldea berak nahi duenmoduan zuzentzen du. Madrilen pazientzia gutxiago dute, baina egungoentrenatzailea munstro mediatikoa da eta nahi duena egiten uztendiote. Zer erremedio… Mourinhorekin lehen ikusten ez zen diziplinaikusten da eta inor ez da ezkutatzen. Baina Lehen Mailan sekulakomugikortasuna dago. Gutxik daramatzate bi denboraldi talde berean.Dena den, kontratuak sinatzen dituztenean ederki babesten dute eurenburua eta botatzen badituzte Kamerunera joan eta kito.

 

Mourinho ala Guardiola, zein nahiagoduzu?

Biek dituzte gauza onak, baina futbolzaleok Guardiolaren eredua nahiago dugu.

 

Zein da zure entrenatzaile kuttuna?

Mutikoa nintzenean irabazi zituenRealak bi ligak eta, Real zalea izanik, Ormaetxea hautatu beharradut. Ez dut epaituko bere taldearen futbola, hura beste garai batbaitzen. Gainera, bera ezagutzeko aukera izan nuen eta horrek ereeragina du.

 

Luzaroan entrenatzen jarraitzeko asmoaal duzu?

Ikastaroa egiten ari diren mutikoeitokia utzi behar diegu eta beste zeregin batzuk hartu. Datorrenurtean bigarren mailako ikastaroa antolatu nahi dugu. Titulu horieskuratzen duenak talde bat txukun zuzentzeko nahikoa eta soberandaki. Futbol munduan jarraituko dut, baina entrenatzeari utziko diot.

 

Ikastaroa aipatu duzu. Zer moduz doa?

Entrenatzaile asko ditugu, baina gutxidira tituludunak. Ikastaroa egiteko Donostiara joan behar da eta askokostatu zaigu herrira ekartzea. 30 lagun parte hartzen ari dira.Erdia Legazpi, Urretxu eta Zumarragakoak dira. Oñati,Antzuola, Azpeitia, Azkoitia eta Beasaingo jendea ere badago. Azaroanhasi ginen eta ekainean bukatuko dugu. Bederatzi hilabeteko iraupenadu eta astean bi eskola ematen dira: astelehenetan 17.00etatik21.00etara eta larunbatetan 9.00etatik 13.00etara.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT