Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Bideojokoak osasunerako kaltegarriak dira (163. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2011/01/24
Otamotz
Aurkezpen motz batekin hobeto hasiko zarete arrazoiak ulertzen: 1) Érase una vez la vida marrazki bizidunen belaunaldikoa naizen aldetik, aurpegia jartzen diet birusei. 2) Atari zaharrenetik, makinita sofistikatuenera, hainbat tramankulu pasa dira nire eskuartetik, eta pelikulako akzioen subjektu sentitzen naiz. Ulertzekoa da, aitaponteko horiek izanda, inork kontrakorik esan ezean, aurpegidun bizitza-unitate txikiagoak dituen bideojokoa bezala imajinatzea nire ingurua, eta baita gorputza ere. Batez ere, onenean ez nagoelako-edo, nire gorpuztasuna bereziki presente dudanean. Orduan, pazientzia errezetatzen diot nire buruari.   Pazientzia, pazientzia ez da botikan saltzen. Eta saltzekotan, garesti erosiko litzateke. Halere, jakin badakit sendatzeko pazientzia bakarrik ez dela nahikoa. Sendabidean sartu nahi duenak bere onenean ez dagoela aitortu behar die bere buruari eta ingurukoei. Gero, komeni izaten da lagundu diezaiokeenarengana jotzea. Eta sendabidean jarraitzeko, borondate onenarekin eta adituarenganako konfiantzaz, gaixoak eta ingurukoek beren partetik ere jarri beharko dute. Erraza da esaten. Norbere onenean egonik, samurra izan daiteke sendatzeko hiru mandamendu horiei zin egitea; eta betetzea horren zaila ere ez. Baina, tamalez, sendabidean, gure onenean ez gaudenean sartu nahi izaten dugu; eta orduan kontuak.   Aurreko guztia zertarako eta gaur ospitalean izan naizela esateko. Definizioz beren onenean ez daudenak elkartzen diren lekuetako bat da. Beraz, pazientzia bila hobe bertara ez joatea. Trilogoa beteta joan naizen arren, zin egiten dizuet, eta aitortu, sendatzeko hiru mandamendu horiek bakarrik ez direla nahikoa. Ez diot ezer berririk, barreraren alde batean soilik nagoela eta barreraren alde horretatik jarri naizela begira aitortuta, zera esaten badizuet:   Bizi izan dudan bideojokoaren abenturako lehenengo eskenatokian, ordenagailuari begira egin zidala medikuak diagnostikoa, ez zidala monosilaboetatik haratagoko informaziorik ateratzen jakin. Ez naiz hitz askokoa, ezezagunekin batez ere, eta maiz-maiz aldatu didatenez medikuz… Jokoaren lehenengo mailakoak eginda, hilabete luzeak egon naizela espezialistarekin hitzordua izateko zain; hau da, bigarren eskenatokira pasatzea dezente kosta zaidala. Nirea ez zen larria eta tira! Behin bigarrenean, itxaron gelan, agian, jende gehiegi pilatu garela. Gero eta luzeago bizitzen garelako, makina aberiatu egiten delako eta horregatik guztiagatik. Eskerrak denok eserita geunden batera eta bestera ibili behar zuten ospitaleko langileei ez eragozteko. Izan ere, horretaz arduratzeko emakume bat zegoen itxarongelan zutik: jaikitzen dena esertzera zigortuta! Esan diezaiotela, bestela, belaunak gogortuta geratu den aitonari!   Egoeraz jabetuta, aitona aurreko kontsulta batetik ezagutzen duen erizaina harengana hurbildu dela. Biak paseoan ibili direla pasilloan; hankak pixka bat luzatzeko. Eta aitonak ahal duen era guztietara eman dizkiola eskerrak erizainari. Leku denetan daude pertsona zoragarriak! Pasilloan zebiltzan gainerakoak ere errukitu direla, gaixo baten alaba oihuka ari zitzaion erizaina ikusita: bere ama ez dagoela bakarrik; erizainaren lana dela emakumeari ohetik jaikitzen laguntzea; bera ahal duen guztietan etortzen zaiola amari bisitan… Batez ere emakumearen amak eman digu pena.   Esan nahi dut, barreraren alde batean edo bestean egon, denetik pilatzen dela ospitaletan: pertsonak, humanoagoak edo deshumanizatuagoak; baldintza hobeagoetan edo okerragoetan; beren onenean ez daudelako sendatzera datozenak eta besteak sendatzeko nahia, ardura edo betebeharra dutenak, nahiz eta eurak ere egunero beren onenean egongo ez diren.   Hori guztia aurrez banekielako, pazientzia razioa hartuta eta trilogoa beteta joan naiz ospitalera: nire partetik gutxienekoak konplituta. Eta bideojokoan aurrera, hirugarren eskenatokira iristea lortu dudanean, medikuak pazientzia behar dudala esan eta arkume begiekin begiratu didanean. Nik ulertuko ez dudala ziurtatuta, gauza onerako silaba gehiegidun hitz bat esan duenean. Ni isilarazteko. Hark espero ez bezala, galdetzen hasi, erretorikarako asmorik gabe gainera, eta sorbaldak igo eta jaitsiz erantzun didanean. Menopausian egoteko adinean ez nagoenez edo estresaren zantzurik ez dudanez… Gehiegi galdetzen dudala eta denetarako erantzunik ez izatea onartuta, entzun ere egin nahi ez duenean galdera horiei nola erantzuten dieten medikuntza tradizionala deitzen dugunak apartaturiko diziplinek… Orduan, ja, munstro bilakatu naiz.   Game over aurretik, nire gorputzari zer gertatzen zaion ulertu, nire mugen barruan jakina, eta aurpegidun bizitza-unitate txiki txarrak hiltzea bakarrik ez, bizitza-unitate txiki onak indartzen laguntzea nahi nuen. Besterik ez. Baina gaur ez da nire eguna izan, edozeinek dauka egun txar bat.  

Amaia Artolazabal

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT