
Deba Goiena eta Barrena eskualdeetaraantolatu du Goierri mendi taldeak urteko lehendabiziko irteera.Elgetako mendiak izenarekin ezagutzen dira inguru haietako gainak.Hauek dira tontor aipagarrienak: Azkonabieta, Egoarbitza, Topinburu,Galdaramuño eta Erdella. Elgetako mendateak banatzen dituaurrez aipatutakoetatik Santa Mariñazar (Ganguren) etaIntxorta.
Soraluzen emango zaio hasieraibilbideari eta Deba ibaia eta Karakateko mendiak bizkarrean hartutaKrabelinatx (603 m) mendiaren tontorrerantz zuzenduko dira, Unzuetabaserriaren inguruan Bergarako lur sailetan barneratzeko. Krabelinatxgainditu ondoren Gallastegidorreko lepora jaitsi eta poliki-polikigoranzko bideari ekingo diote berriz. Gastandola muinoaren hegianElgetako udalerrian sartu eta bistan gelditzen da Azkonabietako (724m) tontorra. Mendi honetara igo ondoren Karabietako mendatera jaitsieta handik aurrez aurre aurkitzen den Egoarbitzako (730 m) tontorharkaitztsurantz joango dira. Txangoa bukatzeko Aixolako urtegirajaitsiko dira.
Irteera hilaren 30ean egingo da,igandea. Goizeko 8:00etan izango da irteera ordua, Urretxun, Goierrielkartearen egoitza parean. Izen ematea zabalik izango da hilaren28ra artea. Goierriko bazkideek 12 euro eta gainontzekoek 15 euroordaindu beharko dituzte izena ematerakoan. Informazio gehiagorakobisitatu Goierri kirol elkartearen web orria.
Argazkia: Krabelinatxeko gaina (utzita)