Senar-emazte askok bertan ezagutu zutenelkar eta goizak makina bat gazte dantzan edo edaten harrapatu ditu.Altxa dezala besoa sekula Golden dantzalekuan izan ez denak!
Golden dantzalekua Jose Migel Ormazabaleta Gregoria Otaegi senar-emazteek ireki zuten 1969ko abenduaren 7aneta euren bost seme-alabek eta hauen bikoteek gogor lan egin zutenbertan. Pilar, Juan Mari, Kontxi, Jose Antonio eta Jose Migel dirasortzaileen seme-alaben izenak. Juan Marik eta Gabina Garmendia bereemazteak hitz egin dute Otamotz aldizkariarentzat.
Ormazabal eta Otaegi Zegamakoak ziren.“Gure aitak Renfen lan egiten zuen. Bere lehen lana Otzaurtekozentralaren eraikuntza izan zen igeltsero bezala. Ondoren Zumarragaraetorri zen. Trikitixa jotzen zuen Oriatarrekin”, azaldu du JuanMari Ormazabalek.
Bere gurasoek Isabel taberna sonatuaizan zuten dantzalekua ireki aurretik. “Estankokoena zen eta gukerrentan izan genuen. Garai hartan terrazarik inon ez zegoen eta gukterraza ireki genuen. Lan asko egiten zen: Orbegozora etortzen zenjende guztiak bertan bazkaltzen zuen, ezkontzak…”.
Ormazabal-Otaegi familiak 1954tik 1971amaiera bitartean izan zuen Isabel taberna. Isabel itxi baino urtepare bat lehenago Golden dantzalekua ireki zuten. “Goldeneko etxeaegin zuen kontratista, Anjel Elorza, laguna genuen. Etxeazpiak ezzuen erabilera handirik, oraindik ez zuen arrapalarik, eta merkeeskaini zion aitari. Elorzaren koinatu batek Arrasaten dantzalekuazuen eta aitari burua berotu zion. Hura negozio ona zela esaten zioneta ikustera joan ginen. Hala berotu ginen”.
Duela 40 urte zegamar batzuekdantzalekua irekitzea harrigarria suerta daiteke, baina Ormazabalieta Garmendiari ez zaie horren deigarria iruditzen. “Denetaraegiten ziren. Gainera, tabernan lan egitera ohituta zeuden etadantzaleku bat taberna handi bat besterik ez da”.
Aitak ez zuen dantzalekuaz askogozatzeko aukerarik izan. “Ireki eta lau urtera hil zen, 1973an. Ezzuen lokala ordainduta ikusi eta sofritu egin zuen. Oso azkarra zen:lokalaren banaketa diseinatu zuen eta ondoren proiektu egileak osoantzekoa egin zuen. Anselmi abizeneko italiarrak diseinatu zuendantzalekua Elorzak deituta. Lan oso modernoa egin zuen”.
Halako toki moderno baten irekierakzalaparta handia sortu zuen Urretxun. Izan ere, gazteentzakogainontzeko lokalak txikiagoak ziren. “Garai hartan Sol y Luna,Tiffany’s eta Jai Alai zeuden. Sol y Luna Urola kalean zegoen, egungoCaja Laboralaren azpian”, dio Ormazabalek.
Bere familiaren lokala handiena zen etaarrakasta itzela izan zuen. Horregatik utzi zuten Isabel taberna.Astero orkestra bat ekartzen zuten. Inaugurazio egunean Los Guaranístaldeak jo zuen. Ondoren, beste asko pasatu ziren Urretxutik: DúoDinámico, Rudi Ventura, Formula Quinta, Dúo Gala, JoséGuardiola, Luis Barreto, Eliseo del Toro… “Inaugurazio eguneanZumarragako Trikitixak eta Ameslariak taldeak ere jo zuten. Taldehonetan Arbizu eta Mendia herritarrek jotzen zuten”. Hasieranagenteen bitartez ekartzen zituzten taldeak eta ondoren zuzeneaneurengana jotzen zuten. “Oraindik talde askotako lagunek deitzendigute Gabonetan zoriontzeko. Los Comodines taldea izan zen etorrizen modernoena. Bateria jotzen zuenak sekulako txima horiak zitueneta aurpegira etortzen zitzaion. Garai hartan hura sekulakoa zen.Beste behin neska talde bat ekarri genuen: Las siete perlas deTaipei”.
Golden modan jarri zen eta ireki etagutxira handitu egin behar izan zuten: 500 metro koadro zituenhasieran eta 700 egun. Langile gehiago ere kontratatu behar izanzituzten. Garai onenetan 20tik gora lagunek lan egin zuten bertan:kamareroak, garbitzaileak… Bost senar-emazteek bertan lan eginzuten, baina Jose Migel Ormazabalek eta Gregoria Otaegik ez.Gurasoek, negozioaz arduratzeaz gain, beste lan batzuk zituzten.“Lehen funtzioa bukatzen zenean, 22.00etan, amak janaria ekartzenzigun. Han bertan afaltzen genuen”.
Hasiera hartan dantzalekuko ateaklarunbat gauean eta igande arratsalde eta gauetan irekitzen ziren.Aurrerago ostiral gauetan ere irekitzen hasi ziren. 18.30etik21.30era eta 23.30etik 2.00era irekitzen zen. “Igande gauetan denaitxita zegoenez, gurea beteta egoten zen. Adinean aurrera zihoazenaketortzen ziren. 2.00etan puntuan ixten zen. Hauxe nahi dut jartzea:bezero oso onak izan genituen. Denek etxekoak ziren eta sekula ezgenuen istilurik izan”. Bezero asko eta asko lagunak dituzteoraindik. “Goierri osotik, Bizkaitik, Oñatitik, Arrasatetik,Aramaiotik… etortzen zen jendea. Asko hemengo neskekin ezkonduziren. San Antoniok baino mirari gehiago egin ditugu guk!”, aipatudu Garmendiak.
Dena den, guztientzat ez zen miraririkizan. “Santa Lutzitan guregana etortzen ziren batzuk ikusi nituen.Guretzat ez zen andrarik izan hor! Esan zidaten. Zuhur samarrak zirenbatzuek eurentzako andrarik ba al genuen galdetzen zidatela oroitzendut. Nik ez zitzaiela andrarik komeni esaten nien, dirua gastatzengenuela eta”.
Goldenen, ordea, gizonezkoek bainogutxiago gastatzen zuten. “Gizonezkoei 25 pezeta kobratzen geniensarrera eta emakumezkoei 15. Izan ere, emakumezkorik ez badagogizonezkoa ez da etortzen. Hori dela eta, igande gauetan emakumezkoeiez genien sarrera kobratzen”.
Senarrak trenak jendez gainezkaetortzen zirela oroitzen du. “Prozesioan etortzen ziren Goldenera.Jende ilarak Maracaibo tabernaraino heltzen ziren eta bezeroek barrabatetik bestera joateko ordu laurden behar zuten. Gu kalera ateratzenginen barra batetik bestera joateko. Hiru leihatila irekitzengenituen. Renfeko langileak ezagutzen ditut eta jende askok geltokianGoldenera txartela eskatzen zuela esaten zidaten. Bestalde, bertanelkar ezagutu zutenen seme-alaba asko ezagutu ditugu Goldenen”.
Arrakastaren gakoa bezeroekiko tratuona izan zela uste dute. “Jendearekin kunplitzen saiatu ginen beti.Gainera, denok etxekoak ginen eta langile oso onak izan genituen.Dantzalekua eurena izango balitz bezala lan egiten zuten. Behin batekea ganbaran zenbat ginebra garrafoi genituen galdetu zion kamarerobati. Honek bezero harekin joateko baimena eskatu zigun eta ganbararaeraman zuen: aurkitzen duzun garrafoi bakoitzeko 1.000 pezeta emangodizkizut, esan zion. Zerbitzariak eurak arduratzen ziren edariaz etaargi eta garbi erakutsi nahi izan zion edari ona saltzen genuela.Gainera, igandero orkestra bat ekartzen genuen. Gainontzeko tokietanez zen halakorik eskaintzen. Horri guztiari esker, bezeroak etxeanbezala sentitzen ziren. 41 urte ondoren zabalik jarraitzen du etahorrek zer edo zer esan nahi du”.
Giroa “oso ona” zela argi utzi nahidute. “Jendearekin ez zegoen diskutitu beharrik. 2.00ak bainolehenago trikitixa jartzen genuen eta bezeroak arropa hartzera joatenziren”. Ordutegi kontuan gauzak asko aldatu dira. “Orain tabernakberandu arte zabalik izaten dira eta Goldeneko egungo nagusiak3.00etan irekitzen du. Tabernek behar baino beranduago ixten badutekalte egiten diote”.
1997 hasieran traspasatu ziotendantzalekua Ormazabaldarrek Antton Galdos oñatiarrari.“Dagoeneko oso paper txarra egiten genuen, konturatzen ez ginenarren. Izan ere, ordurako 60 urte inguru genituen. Gainera, nekatutageunden eta negozioa gainbehera zegoen. Dagoeneko tabernetan musikazegoen eta moda aldatu egin zen”, aitortu dute. Apur bat lehenago,1994ko abenduan, 25. urteurrena ospatu zuten. “Sarrera eta edariadebalde eskaini genituen eta bezeroak izandako kanpotar asko etorriziren”. Garai hartan jada ez zituzten orkestrak ekartzen. “Jendeakez zuen orkestrarik nahi eta pantaila bat jarri genuen: bertanjendeak entzuten ari zen taldearen irudiak ikusteko aukera zuen”.
Egungo nagusiarekin oso gustura daude.“Orkestra batean abeslari izandakoa da. Gizon oso jatorra da etasekula ez dugu arazorik izan berarekin”. Esan bezala, bezeroekinere ez zuten sekula arazorik izan. “Droga heldu zenean lokalerasartzen ez uzteko ahaleginak egiten genituen. Ez zen erraza. Mozkorradominatzea droga zalea dominatzea baino errazagoa da. Mozkorrak txokobatera eraman eta han geldirik egoteko baldintzarekin apenasalkoholik zuen edariren bat ateratzen genien. Han lo hartzen zuteneta bakea”.
Garai batean egun baino gehiago edatenzela diote. “Guk ireki genuenean mundu guztiak konbinatuak edatenzituen. Bolada batean txanpaina ere modan egon zen. Bestalde, SanFrancisco konbinatua asko edaten zen. Alkoholik ez zuen, polita zeneta emakume askok eskatzen zuten. Igande gauetan kafea ateratzengenuen. Baita kamamila ere! Asteburu osoan garagardo kaxa bakarrabehar genuen. Handik urte batzuetara, berriz, lau kaina genituen”.
Bezeroei eskatzen zuten guztia lortzensaiatzen zirela azaldu dute. “Horretan antigualekoak ginen. Isabeltabernan hala lan egitera ohituta geunden. Behin egunean bertanenkargatutako ezkontza bazkaria zerbitzatu genuen. Itxuraz amak ezzuen nahi alaba mutil horrekin ezkontzea, baina egunean bertaniritziz aldatu eta ospatzea erabaki zuen. 10.00etan enkargatu zuteneta 14.00etan zerbitzatu genuen. Ez dakigu inon halakorik egin oteduten!”, oroitzen dute.
Dantzalekua irekitzearekin baterabazkariak zerbitzatzetik konbinatuak prestatzera pasatu ziren. Aipatubezala, arrakasta zuenetako bat San Francisco izenekoa zen. Edarihorri izena ematen dion Estatu Batuetako hirian dago dantzalekuariizena ematen dion zubia: Golden Gate, alegia. “Kontratistak berakjarri zion izena. Gainera, Biona arotzari egur zatiak eskatu zizkioneta haiekin Golden Gate zubia egin zuen. Pareta batean jarri genuen,baina lokala handitu genuenean horma hura bota egin genuen. Elorzaartista hutsa zen. Komunaren gainean txapekin eginda dagoen eskulturaere berak egin zuen”. Zenbat lagun pasatu ote diren eskulturahorren azpitik… Hamaika mozkorraldiren lekuko izan da, amodiozkoaketa bestelakoak, eta dantzalekua Urretxuko gau giroaren ikur nolabilakatu den ere ikusi du.
