857 pertsonek eman zuten 2010ean zeharodola Urretxun eta Zumarragan. 2009an baino 11 gehiago eta 2008anbaino 54 gehiago izan ziren. Datuak ikusita, odol emaileen kopuruakgora egin duela ondorioztatzen da, baina odol emaileen elkartekoordezkariek nahi luketena baino gutxiago. Dena den, 2008an ateraldiakZelai Ariztin egiten hasi zirenetik, zegoen helburuetako bat betedela esan daiteke.
Urteko lehenengo ateraldiak
Bihar, asteartea izango dira urtekolehenengo ateraldiak. Zelai Arizti kultur etxean izango dira, herrigunean dagoelako eta emaileentzat erosoagoa delako. Ordutegianaldaketa txiki bat eman da 2011 honetan. Ateraldiak 17:15etik20:15era izango dira, dendetan lan egiten duten horiek ere odolaametako aukera izan dezaten.
Odol ateraldia hilabete bakoitzekoazken asteartean izaten dira. Emailea izateko nahikoa da 18 eta 70urte artean izatea, gutxienez 50 kilo pisatzea eta osasuntsu egotea.Gizonezkoek hiru hilabetean behin eman dezakete odola eta emakumeekaldiz, lau hilabetean behin.
