
Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzoeuskaltzale elkarteak urteko batzar nagusia egingo du datorrenlarunbatean, hilak 29, Zelai Arizti kultur etxean, 11:00etan.Zuzendaritza berriak hartuko du elkarteko gidaritza.
Larunbateko batzar orokorreanzuzendaritza berria izendatuko dute eta hasi berri den 2011 urtekohelburuak eta asmoak zeintzuk diren azalduko dute. Zuzendaritzaberriaren kideen izenak batzarrean emango dituzte jakitera.
Batzarrera joateko deialdia egin duteZintzo Mintzotik elkarteko kide diren guztiei edota euskarareneremuan lan egiteko prest daudenei. «Zuzendaritza talde berriaizango dugu, pozteko albistea da, hala ere, gogoratu nahi duguguztion laguntza beharko dutela», diote euskara elkartetik.
Otamotz aldizkaria Otamotz.com atariaere izango dute hizpide. Izan ere, aurten Zintzo Mintzok bi proiektuhorien kudeaketa zuzena utziko du eta bi komunikabide hauek eskualdemailako euskarazko proiektu handiagoan txertatuko dira.
Argazkia: Zintzo Mintzo elkartekokideak uztailean egin zen bilera batean