Urtarrilaren 20an, danbor hotsenartean, Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren aurkako epaiaren berri emanzuen. Emaitza, epaitu guztien eta erakundearen beraren absoluzioaizan zen. Tartean ziren, ondo dakizuenez Miren Josu Aranburu etaJoseba Garmendia herritarrak ere.
Amaiera pozgarria izan zen, bainahilabete askotan luzatu da auzipetuen eta beraien familia eta lagunensufrimendua. Horregatik, Zumarragako eta Urretxuko Bai UdalbiltzariSareak, hilabete guzti hauetan euren babesa eskaini dutenei eskerrakemateko ekitaldi publikoa antolatu dute asteazken honetarako.Horrela, hilabete hauetan sareak burututako ekimenetan parte hartuduten herriko alkate, alkate ohi, zinegotzi, zinegotzi ohi, taldepolitiko, eragile sindikal, sozial eta kulturaletako ordezkariak etaherritarrak hartuko dute parte ekimenean. Eskerrak emateaz gain,epaiaren balorazio publikoa ere egingo dute. Joseba Garmendia etaMiren Josu Aranburu ere bertan izango dira.
Ekitaldia asteazken honetan burutukoda, arratsaldeko zazpietatik aurrera Urretxuko Labeaga aretoan.Ekimena guztiz irekia da eta horregatik bi herrietako bizilagunguztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera.
Argazkia: Bai Udalbiltzari Sareakantolatutako elkarretaratzea, urtarrilaren 19an.