
Pasa den larunbatean Espainiako negukotriatloi proba egin zen 25. urtez Reinosan. 200 bat parte hartzaileelkartu ziren, egiten zuen tenperatura hotzari aurre eginez. UrolaAsirauto Plazaola taldeko Josetxo Mugikak, Asier Muruak eta GemaHernandezek hartu zuten parte txapelketan.
Probari goizeko 11etan eman zitzaionhasiera. Reinosako kaleetan zehar, lasterka 10 kilometroko ibilbideaosatzea izan zen lehendabiziko lana. Ondoren, bizikletan 27,5kilometro egin zituzten Reinosatik Alto Campoko eski estaziora etahandik Fuente del Chivoko (1900m) gainera, hiru kilometroko aldapagogorra igo eta gero. Bizikletan, azken 11 kilometroak elurra arizuela burutu zituzten. Bizikletako lanak amaituta, eski gaineraigotzeko txanda iritsi zen. Iraupen eskiko 6,6 kilometro osatuzituzten, hiru gradu zero azpiko tenperaturarekin.
Emaitza onak
Gizonezkoen mailan, Josetxo Mujikaklasterketa bikaina osatu zuen. Sailkapen orokorrean 13. postuanamaitu zuen, iaz egindako marka errepikatuz. Egindako lanari eskerEspainiako txapeldun izendatu zuten. Neguko triatloiari dagokioneanestatuko onenen artean dago zumarragarra. Asier Muruak, lehen aldizhartu zuen parte neguko triatloiean. 95. postuan amaitu zuen probaeta oso pozik agertu zen debutean bizitako esperientziarekin.
Emakumezkoen mailan, Gema Hernandezekere lehen aldia zuen gisa honetako proba batean. Estreinekoaizanagatik, lasterketa bikaina burutu zuen Hernandezek. Lasterka,bizikletan eta eskiatzen oso maila erregularra azaldu zuen eta proba11. postuan amaitzea lortu zuen. Bere mailan, Espainiakotxapeldunorde izan zen.
Probaren irabazleak Eneko Llanosarabarra eta Monica Saez aragoarra izan ziren. Otsailean hasiko daEuskal Herriko egutegian duatloi denboraldia eta Urola AsirautoPlazaola Triatloi Taldeko kideak sasoi puntu onean iristeko laneangogor ari dira.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola