
Pasa den urtarrilaren 16an jarri zenmartxan 12. Eire-Bankoa xake txapelketa. 40 jokalarik hartuko duteparte txapelketan, hamarnako lau taldetan banatuta. Txapelketa bihilabetez luzatuko da eta denbora honetan, txapelketaz gaineraxakearekin zerikusia duten beste hainbat ekintza ere izango dira.
Datorren otsailaren 26an,gaztetxoentzako xake txapelketa antolatu du Goierri xake taldeak.Bigarren urtea izango du eta horrekin batera marrazki lehiaketa batere deitu dute. Lehiaketa irabazten duen irudia, gaztetxoen xaketxapelketa iragartzeko karteletan erabiliko da.
Marrazki lehiaketak iaz izugarrizkoarrakasta izan zuen eta arrazoi horregatik aurten errepikatzeaerabaki dute antolatzaileek. Dagoeneko jarri dira bi herrietakoikastetxeekin harremanetan. Eskolak berak izango dira haur etagaztetxoei lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatuko dietenak.Parte hartzeko gehienezko adina 14 urte izango da. Formatua etateknika, parte hartzaile bakoitzaren esku utzi dute. Lanak Urretxukokultur etxean aurkeztu beharko dira otsailaren 14a baino lehen.
Argazkia: gaztetxoen xake txapelketaiaz Goierri elkartean.