
Ilargi Beltza gobernuz kanpokoerakundeak 2.922 euro jaso berri ditu, Nagarotera (Nikaragua)anbulantzia bat bidaltzeko. 2.922 euro hauek historia bitxia duteatzean. 1978an, Urola Garaiko eta Goierriko enpresariek, ingurukoherritarrei zerbitzua emango zion ospitale bat eraikitzeko bilduzuten kopuru hori. Jesus Mari Mendia eta Miguel Calvillo garaihartako guraso elkarteetako kideek eman zioten Ilargi Beltzako AndoniAristegiri aipatutako kopurua astelehenean, Zumarragako Ospitalean.
Zumarragako Ospitalea
70. hamarkada hasieran Donostianosasun-gune handi bat eraiki nahi zen, Gipuzkoa mailako zerbitzuazentralizatuz. Goierrin eta Urola Garaian ordea, garbi zuten osasunzerbitzuak herritarrengana gerturatzea zela bidea etadeszentralizazioaren alde egin zuten. Garai hartan zeuden gurasoenelkarteak -ez zegon alderdi politikorik- Zumarragan ospitaleaeraikitzeko mobilizatu ziren.
Ospitalea eraikitzeko ordea, guztienlaguntza beharrezkoa izan zen hasiera batean. Osasun zerbitzuaeraikitzeko lur-eremua erosi behar zen aurrena, 22 milioi pezetanbaloratua. Kopuru horren herena bi eskualdeetako enpresariek jarribehar zuten, beste heren bat Zumarragako eta Urretxuko udaletxeek etaazkena zerbitzua jasoko zuten inguruko herrietako udaletxeek.
Gauzak aldatu egin zen dena den. EuskalKontseilua sortu zen eta Andoni Monforte osasun sailburuak osasunzerbitzuen deszentralizazioaren aldeko apustua egin zuen. Orduan,Zumarragan ospitalea eraikitzea erabaki zen, baina lurrak erostekobeharrik gabe. Aurrez aipatutako 2.922 euroak, bi eskualdeetakoenpresariek lur horiek erosteko jarritako kapitalari dagozkio. Urteakpasata, kopuru hori, Ilargi Beltzari ematea erabaki dute Nagaroteraanbulantzia bat bidaltzeko.
Diru kopuru honetan gain, urtarrilarenhasieran San Martin auzoko elkarteak helburu berdina betetzeko beste1.315 euro ere bideratu zituen. Dirua, San Martin jaiaren bueltansaldutako errifetatik atera zuten. Anbulantzia GipuzkoakoAnbulantziak dohaintzan eman dio gobernuz kanpoko erakundeari etajasotako diru guztia, anbulantzia edukiontzi batean bidaltzekoerabiliko da, guztira 4.000 euroko kostua izango baitu. Otsaileanzehar anbulantzia Nagarote aldera bideratzea da asmoa.
Argazkia: Nagarote (utzita)