
Herenegun iluntzean ohiko osoko bilkuraegin zuten Urretxun. Bilkura azkarra izan zen, pentsioen inguruanAppalur elkarteak aurkeztutako mozio bat ere izan zuena. Gai-ordenekopuntu guztiak onartu zituzten.
Lehen puntuan, Urretxuko Udalakonespena eman zion etxebizitzak eskatzen dituzten pertsonen EAEkoerregistroak batzeari. Bigarren puntuan Pagoetako lanen laugarrenegiaztagiriaren zenbatekoaren transferentzia egin zuten. 232.000eurokoa da transferentzia hau eta osotara 839.000 euro igorri ditudagoeneko Udalak Urretxu 2020 sozietatera. Hirugarren puntuan etxezetxeko laguntza zerbitzuaren tasa aldaketa onartu zuten. 18,76eurokoa izango da lan egunetako zenbatekoa eta 22,52 eurokoa aldiz,jai egunetakoa.
Laugarren eta azken puntuan, AppalurUrola Garaiko pentsiodunen elkarteak aurkeztutako mozioa onartuzuten. 35 urte edo gehiago kotizatu duten 65 urtetik gorakoerretirodunei pentsioak murrizteko koefizienteak kentzea eskatzenduen testua aurkeztu zuen elkarte horrek, eta eztabaidarekin izanbazen ere, mozioak aurrera egin zuen, aldeko zazpi botorekin -udalgobernuko taldea, atxikitu gabeko zinegotziak eta EB-Aralar-, biabstentziorekin (EAJ) eta kontrako boto batekin (PSE-EE).