
Ehunmilak probarako 147 parte-hartzailedaude inskribatuta eta 40 proba motzerako. Antolatzaileak oso gusturadaude izen emateak daraman erritmoarekin. Korrikalari askok urtehasieran zehazten dute zein lasterketetan parte hartuko duten etaorain arteko korrikalari kopuruak aurten ere Goierriko ultratrailean parte hartzeahandia izango dela pentsaraztera eraman ditu antolatzaileak.
Ehunmilak eta G2H probak egingo direnasteburu berdinean, uztailaren 15etik 17ra bitartean, Andorranantzeko ezaugarriak dituen ultratraila antolatu dutela jakin duteEhunmilak taldekoek. Horregatik Herrialde Katalanetako korrikalariakAndorrara joango direla uste dute, baina Espainiako beste askoBeasainen hasi eta amaituko den proban izango direla diote. Goierrikomendi taldeetako eta elkarteetako korrikalariak hasi dira izenaematen, tartean Goierri Garaia, Amezti, Arrastaka eta Idiazabaltaldeetakoak.
Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiakprobetan parte hartu nahi dutenek Ehunmilaken webgunean dagoengaldesorta bete beharko dute. Webgune horretan aurki daiteke baita biprobei buruzko informazioa, irudiak, mapak…
Argazkia: Ehunmilak proba iazUrretxutik pasa zen unean