
Eraldatzen emakume elkarteakantolatuta, ‘Lan mundua eta emakumeak” III. jardunaldia izango daostiral honetan. Gaiaren baitan, genero perspektiba kontutan hartuta,lan arriskuen prebentzioaz eztabaidatuko da. Jardunaldi hauetanZumarragako eta Urretxuko udaletxeen laguntza izango du Eraldatzenek.Zelai Arizti kultur etxean egingo da goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Egitaraua
Goiz osoan zehar luzatuko denjardunaldian, norbanakoek edo elkarte eta taldeek gaiaren inguruandituzten galderetan sakontzea izango da helburua, denen arteanirtenbideak bilatzeko asmoz. Hala, galdera bati erantzunez irekiko daeztabaida: ”Lan arriskuen prebentzioan genero ikuspegia kontutanhartzen al da?”.
Ondoren ”emakumeentzako lanak” direnhorien inguruan eztabaidatuko da, zer lan mota diren edo etxekobarruko eremu horretan erregulatuta dauden edo ez. Atsedena etagero, jardunaldiari beste gai batean inguruan eztabaidatuz emangozaio amaiera: ”Enpresetan dauden berdintasun planak etalan-formazioa”.
Jardunaldiaren inguruan informaziogehiago jaso nahi izanez gero, 695 786759 eta 685 720723telefonoetara deitu daiteke edo eraldatzen@eraldatzen.info helbideramezu bat idatzi.
Argazkia: Eraldatzen taldean ZelaiAriztin antolatutako jardunaldi batean (artxibokoa)