
Bai Udalbiltzari Sareko AitorGarmendiak adierazi zuenez, «zorionez, atzean geratu da duelazazpi urte hasitako amesgaiztoa. Ez da ahaztu behar, auziperatubatzuk euren etxeetatik bortizki atera zituztela, instituzioarenlokalak itxi, kohesio fondoko dirua bahitu eta auziperatu askokespetxean hilabeteak igaro zituztela». Bere hitzetan, «epaiketahauetan, errugabea izatea ez da inoiz berme bat, sortzetik, argibaitago motibazio politikodun epaiketak direla. Horregatik,ezinbestekoa da herritik garatzen den erantzuna. Hori horrela,emandako erantzuna, mobilizazio maila eta herritarrek erakutsitakoelkartasuna zoriondu egin behar dira».
Auziperatuen hitzak
Agerraldian Miren Josu Aranburuk etaJoseba Garmendiak ere hitz egin zuten. Lehenengoaren hitzetan, «8urte luze izan dira. Luze, bertan izandako sentipenak eta bizipenakasko eta mota askotakoak izan direlako». Eskertza nori egitenzioten ere argi utzi zuen. Urte hauetan eta batez ere epaiketa hasizenetik, «zuen elkartasun eta babes ekimenen bitartez jasanbehar izan ditugun egoera desberdinei aurre egiten lagundudiguzuenoi».
Jaso dituzten itxaropena eta indarra«beharrezkoak» izan direla nabarmendu zuen eta baita«euskarri izan direla» ere, «orain gauden lekuanegon ahal izateko». Herritarrei Udalbiltzaren lana eta balioaeta eskubideen defentsa «kalean bizirik» mantendudituztela adierazi zien, «beraz, mila esker, gu hemen egotearenarrazoietako bat zuek eta zuen lana delako eta epaia izan dena ezbalitz ere, gugandik gertu egoteko prest zaudetelako».
Joseba Garmendiak, bere aldetik,«guztiei» eman zizkien eskerrak. «Absoluzioa lortubada, zuei esker ere izan da. Epaiak absoluzioa ematen du,pertsonentzako eta instituzioarentzako, Euskal Herriak aro modernoanizan duen lehen instituzio nazionala da. Zapuztua izan da, bainadatozen hauteskundeak egin eta gero, Udalbiltza ireki, zabal etaanitz bat martxan jarri dadila da gure gogoa, Euskal Herriko herriguztien arteko auzolanak eta kolaborazioak bultzatu ahal izateko».
Azkenik, gogoratu zuen, epai honekinaurretik egon diren beste epaiketa batzuetan ere «absoluzioa»lortuko litzatekeela. «Jarrai, Haika eta Segiko gazteak, 18/98kasuko zigortuak, Askatasunako eta gestoretako kideak… guzti hauekekimen politiko hutsak egiteagatik daude espetxean. Epai honetakoarrazoiekin guzti hauek kalean egon beharko lukete». Amaitzeko,halako epaiak «maizago gertatzeko» itxaropena agertu zuen«herri honek bakerantz eta normalizazio politikorantz urratsakeman ditzan. Beste eskenatoki politiko berri bat irekitzeko guztiokeman behar ditugu urratsak».
- Ikusi agerraldiko bideoa jarraian: