
Datorren otsailaren 13an, goizean zeharUdalatx mendira (1.117m.) irteera antolatu du Ostadar Mendi Taldeak.Arrasate inguruan dagoen gain honek, leku interesgarri ugarieskaintzen ditu, tartean mendiak berak eskaintzen duen ikusmira etaAnbotora bistak.
Anboto ikusteko aukera aprobetxatuta,Mariren istorioak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.Bestalde, gainaren inguruan XVIII. mendean erauntsi zuten AsentsioErmita dugu, iraganean garrantzia handikoa, erdi aroko testuzaharretan aipatua baita haren garrantzia azpimarratuz. Bere magaleanaurkitzen da gainera Besaide, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak bategiten duten tokia. Paraje horretan eraiki ziren bi monumentuezagunak bisitatuko dituzte.
Autobusa goizeko 7:30etan irtengo daZumarragako Parrokiatik eta ibilaldia Kanpanzar lepotik hasiko dazuzenean Udalatxera igoz. Besaiderako jaitsiera egingo da gero etaazkenik Udala auzoko aparkalekuan amaituko da ibilaldia, bazkalordurako etxera itzuliz.
Izena eman nahi duten mendizaleekastearte, ostegun edo ostiraletan 20:00etatik 21:00etara egindezakete, bai elkartearen egoitzan izena emanez, Zumarragako KulturEtxean, 2. solairuan, telefonoz mezua utzita, 943723385an edoostadar@ostadar.org emailera mezu bat idatzita. Ibilaldiaren prezioa12 eurokoa izango da.
Ibilaldiaren inguruan Ostadar MendiTaldearen webgunean informazio gehiago eskuratu dezakezue.