
Datorren maiatzaren 22an udalhauteskundeak ospatuko dira. Data horren bueltan herri programa batosatu asmoz aspaldi dabil lanean Zumarragako ezker abertzalea. Orain,herri programa osatzeko herritarrei deia egin zaie, euren kezkak etanahiak bertan islatzea garrantzitsua delako. Horretarako,prentsaurrekoa eman zuen atzo Zumarragako Legazpi dorretxean. Azkenurteetan, ezker abertzalearen izenean zinegotzi izan direnak hartuzuten parte agerraldian. Bertan esan zutenez, ”Zure ahotsa gurehitza” izenburupean hainbat puntu garrantzitsu izango ditu herriprogramak:
- Krisiak Zumarragan sortu dituen arazoak ukituko dituena.
- Euskal Herrian irekitzen ari den prozesu demokratikoa aintzat hartuko duena.
- Aire freskoa arnasteko aukera emango duena.
- Udal mailan benetako aldaketa politiko eta soziala eragingo duena.
- Antiori zentzuzko erabilera emango diona.
- Arcelorrek sortzen duen kutsadurari aurre hartuko diona.
- Nagusiekin hitz egingo duena.
- Gazteen ahotsa entzunaraziko duena.
- Eskuz idatzia nahiz sarean zabalduko dena.
Herri programa osatzeko Zumarragako”ezkertiar eta independentista” guztien laguntza beharrezkoa delaere esan zuen ezker abertzaleak atzo. Horregatik, guztiak gonbidatuzituzten, datorren otsailaren 13an, igandea, jubilatuen etxean egingoden 12:00etatik aurrera egingo den herri batzarrean parte hartzera.
Benetako aldaketa
Egun Zumarragako udaletxekoerrealitatea (PSEk du gehiengo absolutua), artifiziala etaantidemokratikoa dela esan zuen Inma Albisuak ezker abertzalearenizenean. Hain zuzen, berak ordezkatzen duen alderdia dela,”Zumarragara benetako aldaketa politiko eta soziala ekarriko duenindar politiko bakarra” gaineratu zuen.
Zumarragan, ezker abertzaleak legalkiaurkezteko izan zuen azken aukera, orain 12 urte izan zela ekarrizuen gogora. Orduan ”1084 boto eta hiru zinegotzi lortu genituen”.Azken bi legegintzaldietan egoera oso bestelakoa izan da ordea, legezkanporatua izan baita ezker abertzalea Zumarragan. Aurten baina,”ezker abertzalea hauteskundeetan izango” dela ziurtatu zuenAlbisuak.
Argazkia: ezker abertzaleko kideak atzo Legazpi dorretxean
Ikusi bideoa: