
Inma proiektuaren arduradunekaurkezpena egin dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. EuskoJaurlaritzako osasun saileko teknikari Jesus Ibarluzea, EuskalHerriko Unibertsitateko Psikologia fakultateko Nerea Lertxundi etaZumarragako Ospitaleko pediatria saileko Elisabet Blarduni doktoreakparte hartu dute. Proiektuaren bigarren faseari ekingo diotelairagarri dute. 638 familiekin lanean aritu dira eta orain lau urtetikgorako haurren azterketei ekingo diete.
Zumarragako Ospitaleak hartzen dituen25 herrietako -Goierri eta Urola Kosta- 638 emakumeen haurdunaldienjarraipena egin dute. Umeak jaio eta gero, haurren eboluzioa aztertudute eta orain lau urtetik gorako haurren ikerketari helduko diote.«Familia berdinak izango dira, subjektuak ez dira aldatuko,denboran zabaldu egingo dugu ikerketa» adierazi zuenIbarluzeak.
Inma proiektua abian jarri zuten2005ean. «Helburua ingurugiroak osasunean duen eragina ikertzeada, bizitzaren lehenengo fasean », horregatik 0-4 urtekohaurren garapen fisikoa eta psikologikoa aztertu dute. Informazioaamaren bitartez jaso dute; galdetegiak, jarraipen ekografikoak, laginbiologikoen bitartez kutsadura neurtu dute eta lagin horiekingurugiroarekin eta dietarekin lotu dituzte. «Elementukutsakorrek haurdunaldian eta umea jaio ondoren duten eragina aztertudugu». Guztiak bat etorri dira ikerketan parte hartzen aridiren familien lankidetza eskertzerakoan. 638 familia horietatik bost haurrenganatzeman dituzte arazoak garapen neurologikoari dagokionez. «Besteguztiek ohiko gaixotasunak izan dituzte» azaldu zuen Blardunipediatrak.
Ikerketaren emaitzak
Ingurugiroak dituen eraginak aztertueta sor daitezkeen arazoetan eskua hartu daitekeen ikustea daproiektuaren helburu nagusia. Orain arte lortutako emaitzak zeintzukizan diren galdetuta, Ibarluzeak ondokoa adierazi zuen «merkurioneurri altuak aurkitu ditugu. Arrazoia zein den badakigu, arrainarenbitartez iristen baita merkurioa gure metabolismora». Uraridagokionez, «uraren kalitatea ezinhobea da 25 herriotan,elementu kutsakor eskasen eramalea da». Kutsadura atmosferikoakzeresanik baduela adierazi zuen Ibarluzeak, «horregatikaukeratu genuen zonalde hau azterketarako. Metalez eta hidrokarburozosatutako partikulak ditugu airean eta horiek osasunean izanditzaketen eraginak aztertzen ari gara».
Finean, «gure azterketakoobjektua parametro normaletan dago eta ikergai bezala hartzen dugunormaltasun honetan ematen den edozein mugimendu» azaldu zuenNerea Lertxundi psikologoak. Esate baterako, merkurioaren neurrialtuek dietarekin zerikusia dutela eta «datu honekin iradokidezakegun neurria da arrain urdinaren hartzea gutxitu beharkogenukeela. Dieta orekatuaren alde egitea baino ez da», zehaztuzuen Zumarragako Ospitaleko pediatrak.
Zumarragako kutsadura datuak
Zumarragako kutsadura datuek egiten aridiren ikerketan islarik duten galdetuta «ez dugu emaitzaberezirik aurkitu, berunaren neurri esanguratsurik ez dago. Goierrikoherrietan eta Urola Kostakoetan partikula kutsakorrak mugimenduandabiltza orografia eta haizea direla eta» esan zuen Ibarluzeak.Lertxundik gehitu zuen «aldagai sozioekonomikoakesanguratsuagoak izan daitezke berezitasunak topatzerakoan».
Inma proiektuaren inguruko azalpenakeman eta gero, Zumarragako airearen kalitateari buruz FernandoFariñas udal gobernuko kideak ondokoa esan zuen, «zirkulazioaksortzen dituen partikulak industriakoak baino kaltegarriagoak dira».
Egilea: Goierriko Hitza