
Gaur Santa Ageda bezpera ospatuko da biherrietako kaleetan zehar, ohitura zaharrak berrituz. Eskoletakohaurrek eta bi herrietako abesbatza eta taldeek Santa Ageda bezperakokoplak kantatuz alaituko dituzte kaleak.
Pagoetako ”Ambiente” taldeak 18:30eanhasiko du erronda auzoko Apain taberna pareko plazatik irtenda.Auzoko bizilagun guztiak gonbidatu eta animatu dituzte partehartzera. Hauekin batera arituko dira Pagoetan Irimo Azpi abesbatzakokideak ere. Baina ez dira bakarrak izango. Goiargi abesbatza herrigunean arituko da 19:00etan hasita. Goizalde erretiratuen abesbatzagerontologikoan elkartuko da 17:00etan, handik El Salvador-ekoegoitzara joateko. Urretxuko Aterpe eta Zumarragako Gure Txoko erebisitatuko dituzte.
Zumarragako eta Urretxuko eskoletakohaurrek ere kantuz alaituko dituzte kaleak ohitura zaharrari eutsiz.Zumarraga-Urretxuko ikastola eta Gainzuri ikastetxoak arituko dirakantuan. Ikastolakoak 17:30ean irtengo dira kantuan, herriko zenbaitkale zeharkatuta, ibilbidea Zumarragako Euskadi plazan amaitzeko.Ondoren, amaitutakoan txokolate beroa eta bizkotxoak hartu zituztenZumarragako Euskadi plazan.
Gainzurin, ikastetxeko patioan abestukodituzte eztarriak berotzen hasteko zenbait kopla. Ondoren, gurasoek,irakasleek eta ikasleek osatutako taldea herrira irtengo da19:00etatik aurrera.
Argazkia: Pagoetako ”Ambiente” taldea iaz kantuan.